Politika -

Estradizioa

Eneko Gogeaskoetxea Londrestik estraditatu dute

Polizia Nazonaleko agenteek Londrestik ETAko ustezko kidea estraditatu dute, Auzitegi Nazionak eskatuta.

Eneko Gogeaskoetxea. EITB
Eneko Gogeaskoetxea. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionaleko agenteek ostiral honetan Londrestik Eneko Gogeaskoetxea ETAko ustezko kidea estraditatu dute, Auzitegi Nazionalak eskatuta.

Barne Ministerioak azaldu duenez, Gogeaskoetxea Arronategi (Gernika, Bizkaia, 1967) Katu taldeko parte izan zen bere anaia Ibonekin batera, eta 2011n atxilotu zuten Cambridgen, bere familiarekin han bizi zenean.

1997an Bilbon urriaren 13an Jose Maria Aguirre Ertzaintzako agentea hiltzea leporatu diote, erregeak Guggenheim museora bertaratu baino egun batzuk lehanago.

Gogeaskoetxeak museo ingurura lehergailu batzuk eraman zituen Mecar ereduko potentzia handiko granadekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea