Politika -

1995-ean

Publio Cordonen ustezko hiru bahitzaileak atxilotu dituzte Andaluzian

Publio Cordon bahiketa hasi eta 15 edo 16 egunera hil omen zen, Lyonen (Frantzia) bahituta zegoen etxetik ihes egiten saiatu zenean.

Publio Cordon. Artxiboko irudia
Publio Cordonen ustezko hiru bahitzaileak atxilotu dituzte Andaluzian

01:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 1995ean Publio Cordon enpresari zaragozarra bahitu zuten GRAPOko ustezko hiru kide atxilotu ditu Sevillan eta Cadizen, terrorismoaren aurkako borrokako iturriek EFEri azaldu diotenez.

Atxilotutakoak Vicente Sarasa Cecilio, Cadizen atxilotua, eta Jose Antonio Ramon Teijelo eta Manuela Ontanilla Galan dira, azken biak Sevillan atxilotuak.

Publio Cordon Munilla, Previasa aseguru-etxearen eta Quiron Ospitale Taldearen fundatzailea, GRAPOk bahitu zuen 1995eko ekainaren 27an, Zaragozako etxearen inguruan footing-ean ari zela.

Bahiketa gertatu eta hilabete eta erdira, Cordonen familiak 400 milioi pezetako erreskatea ordaindu zuen Parisen, baina Publio ez zen agertu, eta horrek bere egonlekuaren inguruko hipotesi ugari sorrarazi zituen.

Zuloa aurkitu dute

Publio Cordon bahiketa hasi eta 15 edo 16 egunera hil zen bigarren pisuko leihotik jausi eta gero, Lyonen (Frantzia) bahituta zegoen etxetik ihes egiten saiatu zenean.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Kongresuan azaldu duenaren arabera, Guardia Zibilak aspaldi aurkitu zuen Publio Cordon gordeta izan zuten etxea. Etxebizitza horretan, Cordon “zulo baten antzeko armairu batean kate batekin lotuta” egon omen zen.

Operazio handia

2009ko otsailean, Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak Publio Cordonen egonlekuaren inguruko ikerketa zabaldu zuen berriz ere, Fernando Silva Sande GRAPOko buruzagi ohiak egindako aitorpenaren ondorioz. Aitortza horretan, Silvak enpresariaren hobia zulatu zuela onartu zuen, azken horrek bahituta zeukaten etxeko leihotik jausi eta hil ostean.

GRAPOko buruzagi ohiaren hitzen ostean, Guardia Zibilak operazio handi bat antolatu zuen Frantzia hego-ekialdean enpresari zaragozarraren gorpua aurkitzeko asmoarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea