Politika -

U23 HAUTESKUNDEAK

Geroa Baik Maria Solanaren eta Silvia Camacesen hautagaitzak onartu ditu Kongresurako eta Senaturako 

Hautagaitza hauekin, "Madrilen, Nafarroaren interesen defentsarekin konpromiso tinkoa" agertu nahi du Geroa Baik, ordezkaritza "aurrerakoia, eraikitzailea eta proposatzailea" izanda.

Maria Solana, Geroa Bairen zerrendaburua Kongresurako. Argazkia: EFE
Maria Solana, Geroa Bairen zerrendaburua Kongresurako. Argazkia: EFE
Maria Solana, Geroa Bairen zerrendaburua Kongresurako. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Solana eta Silvia Camaces Geroa Bai alderdiaren hautagaiak izango dira Kongresurako eta Senaturako, hurrenez hurren, uztailaren 23an izango diren hauteskunde orokorretan, Geroa Bairen Batzorde Iraunkorrak astelehen honetan erabaki duenez.

María Solana, Kongresurako Geroa Bairen hautagaitzaren zerrendaburua izango da. Bere atzetik, eta hurrenkera honekin, honakoak egongo dira: Jesus Angel Arandia Miguelez, Esther Cremaes Mayorga, Idoia de Carlos Espartero eta Daniel Innerarity Grau.

Senatuari dagokionez, Geroa Baik aurkeztu duen zerrenda ondorengo hautagaiek osatzen dute: Silvia Camaces Murillo, Anika Lujan Martinez eta Joseba Orduña Navarro.

Hautagaitza hauekin, "Madrilen, Nafarroaren interesen defentsarekin konpromiso tinkoa" agertu nahi du Geroa Baik, "bai eta Gorte Orokorretara ordezkaritza aurrerakoia, eraikitzailea eta proposatzailea eramateko konpromisoa ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Geroa Bai Nafarroa Hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Hauteskundeak