Politika -

Batzar Nagusiak

Araba eta Bizkaiko Batzar Nagusiak ekainaren 19 eta 22an osatuko dira hurrenez hurren

Gipuzkoaren kasuan, ez da hurrengo legegintzaldia hasiko duen saioaren datarik argitaratu. Izan ere, maiatzaren 28an aukeratutako batzarkideek ez dituzte oraindik dagozkien akreditazioak aurkeztu.

Arabako Batzar Nagusiak. Artxiboko argazkia.
Arabako Batzar Nagusiak. Artxiboko argazkia.
Arabako Batzar Nagusiak. Artxiboko argazkia.

Agentzak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hurrengo astean, zehazki ekainaren 19an eta 22an, hasiko dute legegintzaldi berria hurrenez hurren Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusietan. Gipuzkoaren kasuan, data horren berririk ez da eman oraindik. Izan ere, maiatzaren 28an aukeratutako batzarkideek ez dituzte oraindik dagozkien akreditazioak aurkeztu.

Araban zein Bizkaian, foru hauteskundeetan aukeratuak suertatu ziren 51 ordezkariei euren aulkietara joateko deia eginez hasiko dituzte saio hauek. Ondoren, ordezkari helduenek eta gazteenek osatzen dituzten Adinekoen Mahaiak osatu beharko dira eta hauek gidatuko dute saioa, arik eta hurrengo legegiltzaldirako behin betiko Mahaiak osatu arte.

Arabako Batzar Orokorretan hiru bozketa egiten dira Ganberako Mahaiko kideak aukeratzeko. Lehenengo bozketan boto gehien eskuratuko dituen pertsonak Mahaiko Presidentzia beteko du. Bigarren bozketan bi presidente-ordeak aukeratzen dira. Bozketa honetan izendapen gehien izaten dituzten bi hautetsiek beteko dituzte kargu horiek. Azkenik, prozesu berbera jarraituko da bi idazkaritzak beteko dituzten pertsonak aukeratzeko bozketan.

Aukeraketa honen ondoren, Bateraezintasunen Batzordea izendatzen da. Batzorde honek hautetsien bateraezintasunak eztabaidatu eta onartuko dituen saioa deitu beharko du hurrengo 15 egunetan. Saio hori egiten denean, gainera, Arabako Diputatu Orokorra aukeratzeko saioa ere deituko da 30 eguneko epean.

Bizkaian, ordea, Batzar Nagusietako Mahaiko Presidentzia eskuratzeko gehiengo absolutua behar da lehendabiziko bozketan. Inork lortuko ez balu, beste bozketa bat egingo da lehenengoan botu gehien eskuratu duten bi hautagaien artean. Ondoren, presidente-ordeak izendatzeko bete bozketa bat egingo da. Kasu honetan boto gehien izango dituzten bi pertsonak izendatuko dira. Idazkaritzak izandatzeko ere formula hau erabiliko da. 

Behin betiko Mahaia osatutakoan, amaitutzat emango da lehendabiziko saio hau Bizkaian. Baina handik ordu betera bigarren saio bat egingo da Bateraezintasun Batzordea aukeratzeko eta Diputatu Orokorra izendatzeko saiorako deialdia egingo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Araba Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia