Politika -

ETA-ren agiria

Fernandez Diaz: 'ETArengandik espero dugun bakarra desegitea da'

Barne ministroak uste du ETAk beste aukera bat duela: "Derrigorrean" desegitea.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: EITB
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak esan du ETArengandik espero duen agiri bakarra "baldintzarik gabe desegin dela" dioena dela.

Melillan adierazi duenez, Espainiako Gobernuak ez ditu ETAren gaur bezalako agiriak komentatzen.

Hala ere, "jarduera armatua utzi duela iragartzen badu Estatuak polizialki irabazi diolako" izan dela azpimarratu du.

"Orain, espero dugun eta exijitzen dugun agiri bakarra baldintzarik gabe desegin dela dioena da", berretsi du ministroak, ETA "onez onean edo derrigorrean" desegingo dela adierazi aurretik.

"Onez onean, Estatuak irabazi diola barneratzen badu, eta ondorioz, ekintzak baztertu ez ezik, existitu ere ez da egingo", ohartarazi du ministroak.

Beste aukera ETA desagertzera behartzea dela esan du ministroak, "zeren askotan ikusi dugun moduan, Polizia eta Guardia Zibila Justiziaren esku uzten ari da atzematen dituen ETAko kide guztiak. Horrela jarraituko dugu gainera".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea