Politika -

Presoak

Joseba Arregi berriz espetxeratu du Auzitegi Nazionalak

Arregik joan den astean lortu zuen hirugarren gradua, baina Fiskaltzak helegitea jarri zuen eta Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegiak errekurtsoa izapidetzea onartu du. Ondorioz, hirugarren gradua etenda geratu da, ebatzi arte.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Arregi 77 urteko ETAko buruzagi ohia Martuteneko espetxean sartu dute gaur, Fiskaltzak Eusko Jaurlaritzak bigarrenez emandako hirugarren gradua errekurritu ostean.

Etxerat presoen senideen elkarteak jakitera eman duenez, Arregik hirugarren gradua lortu zuen joan den astean, Fiskaltzak helegitea jarri zuen eta Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak errekurtsoa izapidetzea onartu du. Ondorioz, hirugarren gradua bertan behera utzi dute, ebatzi arte.

Bigarren aldiz jaso du hirugarren gradua, Eusko Jaurlaritzak, Martuteneko (Donostia) espetxeko Tratamendu Batzordearen gomendioz, 2022ko otsailean ere eman baitzion.

Azaroan, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak, Ministerio Fiskalaren helegitea onartuta, atzera bota zuen, eta Arregi espetxera itzuli zen, joan den astean Jaurlaritzak berriro eman arte.

Etxeratek agiri baten bidez azaldu duenez, duela hilabete beste bi preso, Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte, kartzelara itzuli ziren Fiskaltzak helegitea jarri ostean, Auzitegi Gorenaren doktrina berria betez. Doktrina horren arabera, behin helegitea tramitera onartuta, hirugarren gradua etenda geratzen da.

31 urte espetxean

Elkartea "haserre" agertu da Arregi espetxeratu dutelako, "77 urteko pertsona baten eskubideak behin eta berriz urratzen dituelako, 31 urte espetxean igaro ondoren".

Arregik "adinaren ondoriozko multipatologiak" dituela eta zigorraren hiru laurdenak 2019ko ekainean bete zituela esan du elkarteak, Frantzian preso egondako 10 urteak zenbatu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Auzitegi Gorena Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak