Politika -
Batzordearen aurkezpena
Udalbiltza berrantolatzeko bilera hartu du Iruñak
"Alderdien zatiketa alde batera utzita, herria eraikitzeko tresna" izan nahi du Udalbiltzak.
Erredakzioa
Euskal Herriko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Frantziako hegoaldeko hainbat alkate eta zinegotzi Iruñean bildu dira larunbat honetan Udalbiltza berrantolatzeko batzordea aurkezteko. Ekitaldia antolatu dutenen arabera, "alderdien zatiketa gaindituta, herria eraikitzeko tresna" izan nahi du Udalbiltzak.
Horrela, Bilduko, NaBaiko, ezker abertzaleko, Aralarreko, EAko, Alternatibako, Abertzaleen Batasuneko hainbat kide eta independente asko izan dira bertan. Partehartzaileek Udalbiltzaren berrantolaketa txalotu dute.
Orain arte, mila udal kargu inguru atxikitu dira, baina ekimena gainontzekoentzat ere "zabalik" dago. Gaur aurkeztutako batzordeak "eztabaida prozesu bat" irekiko du, eta Udalbiltzaren proiektua ezagutzera ematea izango da honen helburua.