Politika -

EITB FOCUS

EITB Focusen azterlan, galdetegi eta mikrodatu guztiak EITBko Gardentasun atarian, herritarren esku

Aurrenekoz, herritarren eskura jarri dira inkestetan eta dagozkien tauletan bildutako datuen xehetasun guztiak, edonolako kontsulta egiteko.

eitb focus
eitb focus
eitb focus

eitb

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehenengo aldiz, EITB Focus boto-asmori buruzko inkestaren azterlanak osorik, galdetegiak eta mikrodatu guztiak datu irekien OPEN DATA atalean argitaratu dira, EITBren Gardentasun Atariaren barruan, eitbtaldea.eus-en.

Horrela, adituen eta, oro har, herritarren eskura jartzen dira inkestetan eta dagozkien tauletan bildutako datuen xehetasun guztiak, informazioa, zabalkundea, analisia edo, besterik gabe, kontsulta zehatza erabiltzeko, aldagai posible guztiekin.

Euskal Irrati Telebistak Euskadin egindako boto-asmoari buruzko inkesta publiko zabalena eman du argitara martxoaren 26, 27 eta 28an bere taldeko hedabideetan (ETB, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta eitb.eus-en), maiatzaren 28ko udal, aldundi eta Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen inguruan.

Orotara, 8.000 bat inkesta egin dira telefonoz: 6.649 egin ditu Gizaker enpresak, EAEn, eta 1.204, GAD3 enpresak, Nafarroan.

Inkesta zabala denez, lehen aldiz iragarri ahal izan da zenbat batzarkide izango diren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 barrutietako bakoitzean.

Halaber, Iruñeko eta EAEko 11 barrutietako udalerri handienetako (Gasteiz, Donostia, Bilbo, Laudio, Agurain, Irun, Tolosa, Eibar, Barakaldo, Getxo eta Basauri) zinegotzi-kopuruari buruzko iragarpenak eskaini dira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Donostia Iruñea Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak EiTB Focus Hauteskunde inkestak