Politika -

Katalunia

Borrasen kontratuen onuradunak onartu du "lanak banatzea" adostu zutela

Bestalde, Borrasek berak ukatu egin du "ezelako deliturik" egin izana.

Borrasen kontratuen onuradun Isaias H.. Argazkia: EFE
Borrasen kontratuen onuradun Isaias H.
Borrasen kontratuen onuradun Isaias H.. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juntseko presidente Laura Borrasek ukatu egin du gaur, astelehenarekin, "ezelako deliturik" egin izana, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian Jesus Maria Barrientosek botatako galderari erantzunez.

Isaias H. eta Andreu P. auzipetuen galdeketa hasi baino lehen egin ditu adierazpenok. Hain zuzen ere, Ministerio Publikoak egotzi dizkion delituen eta gertaeren egiletza aitortzen duen galdetu diote Borrasi, otsailaren 27an epaitegian deklaratu aurretik.

"Inola ere ez. Ez dut deliturik egin", esan du, ezer gehiago erantsi gabe, Fiskaltzak Isaias H. galdekatu aurretik.

Borrasen kontratuen onuradunak onartu du lanak banatzea adostu zutela

Ustez Laura Borrasek, ILC Letra Katalanen Instituzioko zuzendari zela, lehiaketa publikorik gabe egin omen zituen 18 kontratuen onuradun Isaias H. auzipetuak esan du akordio batera iritsi zirela. Horren bidez adostu zuten Letra Katalanen Instituziorako lana 18.000 euroz azpiko obra- eta zerbitzu-kontratuetan banatzea, horren arabera.

Fiskalari erantzunez, auzipetu horrek baiezkoa eman dio ezkutuko kontratuen aferaz egindako galderari.

Halaber, zehaztu du bere lanaren aurrekontuarekin batera beste bi aurrekontu aurkezten zituela, aldez aurretik jakinda atzera botako zituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Epaiketak Ustelkeria politikoa gaur Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean Kataluniako Generalitatea Junts per Catalunya