Politika -
Nafarroa
Barcinak Nafarroako Gobernu berriaren 'kohesioa' azpimarratu du
Patxi Zabaletak (Aralar) Parlamentuan konfiantza-mozioa deitzeko eskatu dio Yolanda Barcinari, PSNrekin egindako gobernu-ituna hautsita dagoelako.
Erredakzioa
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak Foru Gobernu berriaren alde egin du, "talde ona eta kohesio handikoa" osatzen dutela esanda eta Exekutiboko kide berrien "zerbitzu publikorako borondatea" azpimarratuta.
Barcinak lau kontseilari berri izendatu ditu, eta horiez gain, Lourdes Goicoechea lehen presidenteorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari izendatu du, eta Juan Luis Sanchez de Muniain Gobernuko bozeramailea, berriz, bigarren presidenteorde izendatu du. Izendapen horiekin "jarduera handiko" asteari amaiera emango dio Barcinak.
Barcinak prentsaurrekoan eman du gobernukide berrien berri: Javier Morras Presidentetza, Justicia eta Barne kontseilaria izango da; Javier Esparza Nekazaritza Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazioko kontseilaria izango da; Jesus Pejenaute Gizarte Politiken kontseilaria; eta Luis Zarraluqui, Sustapenekoa.
Aralar, konfiantza-mozioaren aldePatxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak eta foru parlamentariak konfiantza-mozioa deitzeko eskatu dio Yolanda Barcina presidenteari, agintetza eman zion UPN-PSN ituna hautsita dagoelako.
Zabaletaren ustez, konfiantza-mozioari esker, PSNk bere burua definitzeko aukera izango du. Aralarreko bozeramaileak "autokritika egiteko" eta "norabidea zuzentzeko" gomendioa egin die sozialisteu, UPN-PSN gobernu-akordioaren haustura azken 30 urteetako eredu ekonomikoaren eta politikoaren porrotaren adibidea baita.