Politika -

Botere Judiziala

Divarrek dimisioa eman du Gorenean eta CGPJn

Divarren hitzetan, hartutako erabakia "onena da epailetzaren munduarentzat eta gizartearentzat". De Rosa eta Xiol Rios izango dira CGPJko eta Goreneko presidenteak.

Divarrek dimisioa eman du Gorenean eta CGPJn

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Divar Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (CGPJ) eta Auzitegi Goreneko presidenteak dimisioa aurkeztu du, erakundearen aparteko osoko-bilkuran. Izan ere, Marbellara egindako bidaia polemikoengatik erakundeko kideen konfiantza galdu zuela ikusi du eta horregatik hartu du erabakia.

Kontseiluko iturriek jakitera eman dutenez, osoko bilkura 11:00etan hasi da, eta 20 minutu geroago, Divarrek dimisioa eman du.

Dimisioa ematea "epailetzaren munduarentzat eta gizartearentzat onena" dela esan du Carlos Divarrek epaileen gobernu-organoaren aurrean. "Erakundeak dira garrantzitsuak, ez pertsonak", esan du presidente ohiak bere hitzaldian, CGPJeko zuzendaritzako iturrien arabera.

Horrez gain, Divar "minduta" agertu da bere dimisioa bultzatu duten gertaerek erakunde judizialen irudiari egin dioten kalteagatik, eta egoerak Estatuko magistratuei eta epaileei egindako balizko kalteagatik.

Hori guztiaren berri Fernando de Rosa Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) presidenteordeak eman du, Divarren dimisioa aztertzeko ezohiko bilkuraren ostean. De Rosareb esanetan, kontseiluko kide guztiek aho batez goratu dute Divarrek azken hiru urte eta erdian egindako lana.

Ez dute bozkatu behar izanHorrez gain, ez dutela botaziorik egin beharra izan azaldu du De Rosak, kargua uzteko erabakia Divarrek berak hartu baitu. "Presidenteak dimisioa emateko asmoa agertu du eta hori izan da gertatu dena", iragarri du De Rosak.

Divarrek etorkizunean zer eingo duen ez dakiela ziurtatu du presidenteordeak, eta Divarren lanaren aintzatestea 43 urtean egindako ibilbide profesionalari lotuta dagoela azpimarratu du.

De Rosa eta Xiol Ríos, ordezkoakCarlos Divarrek dimisioa emanda, Fernando de Rosa CGPJko presidenteordeak hartuko du bitarteko presidente kargua.

Bestalde, eta Auzitegi Gorenari dagokionez, Juan Antonio Xiol Riosek beteko du Divarrek utzitako presidente kargua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Auzitegi Gorena albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea BJKNari buruzko albisteak