Politika -
Krisia Foru Gobernuan
Alvaro Mirandak Nafarroako Gobernua utziko du
Ekonomia kontseilari eta Gobernuko presidenteordeak UPNren eta PSNren artean dagoen tentsioa arindu nahi du horrela.
Erredakzioa
Alvaro Miranda Nafarroako Ekonomia kontseilari eta Gobernuko presidenteordeak Gobernua utziko du datozen egunetan, Ekonomia Saileko iturriek jakitera eman dutenez. Aipatu iturrien arabera, pasa den otsailean Barcina presidentearekin adostu zuen Mirandak gobernutik alde egitea.
Egun gutxitan, beraz, Barcinak bere bi presidenteorderik gabe geratuko da. Roberto Jimenez sozialista Barcinaren aginduz atera da eta Alvaro Miranda, berriz, bere borondatez.
Mirandak adierazi duenez, bere irteerak UPNren eta PSNren artean dagoen tentsioa arintzeko balio dezake. Gainera, eginbeharrekoak egin dituela eta bere denbora agortu dela uste du Ekonomia kontseilariak.
Alvaro Miranda Simavilla zaragozarrak 16 urte daramatza Nafarroako Gobernuan. Egun, agintean urte gehien eman dituen kontseilaria da.