Politika -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: "Bai bakarrik da bai" legea, Turkiako eta Siriako lurrikara eta erasoak labankadaz
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 6, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- "Bai bakarrik da bai" legea: PSOEk gaur erregistratuko du "bai bakarrik da bai" legearen azken proposamena. Bitartean, bazkide duen Unidas Podemosekin negoziatzen jarraituko du.
- Turkiako eta Siriako lurrikara: Richter eskalan 7,8 graduko lurrikara batek ehunka pertsona hil ditu Turkian eta Sirian, bertako agintariek jakinarazi dutenez. Milaka lagun zauritu dira, gainera. Dena dela, litekeena da biktimen kopuruak gora egitea, hainbat eraikin behera etorri baitira eta dozenaka pertsona desagertuta baitaude.
- Arma zuriz egindako erasoak: Gizonezko bat oso larri zauritu zuten, atzo, Gasteizen, arma zuriz izandako eraso batean, Ertzaintzako iturriek jakinarazi dutenez. Gainera, beste lau zauritu (emakumezko bat eta hiru gizon) zenbatu dituzte, baina onik daude.