Politika -

LEHERGAIAK

74 urteko gizon bat atxilotu dute Sanchezi eta enbaxadei material piroteknikoarekin gutunak igortzeagatik

Atxilotutakoa Gasteizko Udaleko langilea izan zen duela 10 urte erretiroa hartu zuen arte. Polizia Nazionalak bere etxebizitza miatu du, Miranda de Ebron (Burgos), eta dokumentazio ugari eraman du.

Gutunak lehergaiekin. EITBko bideo batetik hartutako irudia
Gutunak lehergaiekin
Gutunak lehergaiekin. EITBko bideo batetik hartutako irudia

AGENCIAS | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 74 urteko gizon bat atxilotu du asteazken honetan Burgosko Miranda de Ebro herrian, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, Ukrainako eta AEBko enbaxadei eta Margarita Robles Defentsa ministroari, besteak beste, 2022ko azarotik abendura bitartean gutun bidez material piroteknikoa bidaltzeagatik.

Atxiloketaren ostean, 10:00ak aldera, poliziek bere etxebizitza miatu dute, Burgosko udalerrian, atxilotua bertan zela. Miaketa 16:30ak arte luzatu da, eta Poliziak dokumentazio ugari konfiskatu du.

Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, atxilotutako gizona udal langilea izan zen 2013ra arte (orduan hartu zuen erretiroa).

Atxilotua Madrilera eramango dute, baina aurretik, Polizia Nazionalak osasun zentro batera eramango du gizona, osasun langileek haren osasun egoera azter dezaten.

Denera sei bonba-gutun izan ziren, eta pertsona bat, Ukrainako enbaxadako langile bat, zauritu egin zen bonba-gutuna zerabilenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Delituak albisteak Espainiako Gobernua albisteak Espainia albisteak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak