Politika -
Artxanda mendian
Guerra Zibilean borrokatu ziren gudariak omendu dituzte Bilbon
Gerra Zibilean askatasunaren alde borrokatu ziren euskal soldaduei egindako omenaldia hartu du gaur Bilbok. Bertan izandako gudarietako batek frankismoaren biktimentzako aitorpena aldarrikatu du.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako, Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek Gerra Zibilean Euskadin askatasunaren alde borrokatu ziren gudariak omendu dituzte igande honetan Bilboko Artxanda mendian izandako ekitaldian. Halaber, bertan izandako gudarietako batek frankismoaren biktimentzako aitorpena aldarrikatu du.
Euskal erakundeetako hainbat ordezkari izan dira: Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea, besteak beste. Artxanda mendian kokatuta dagoen "Hatza" eskulturaren ondoan iegin dute ekitaldia. 8.000 kilo pisatzen duen monolito honek demokraziaren eta askatasunaren alde Euskadin borrokatu ziren 40.000 gudari inguru omentzen ditu.
Bertan bildutakoek lore-eskaintza bat egin dute, eta Gerra Zibilean borrokatu ziren hainbat gudarik parte parte dute. Horietako batek, Jose Morenok, "Euskal Herrian demokrazia defendatzeko bizitza eman zutenak" hartu ditu gogoan. Halaber, frankismoaren biktimak aitortzeko, eta garai hartako "sinbolo guztiak" desagertzeko eskatu du.
"Hainbat politikariek oroimen historikoa ahaztu" izana deitoratu du Morenok. "Biktima guztien aitorpena lortzeko borrokan jarraituko dugu", nabarmendu du gudari honek.