Politika -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Zigor Kodearen erreforma, Emakunde Saria eta 2023ko aurreikuspen ekonomikoa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 12, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Zigor Kodearen erreforma, indarrean: Ostegun honetan sartuko da indarrean sedizio delitua indargabetzen eta dirua bidegabe erabiltzeko delitua murrizten duen legea. Zigor Kodea aldatzeko proposamenari abenduaren 22an eman zion argi berdea Goi Ganberak.
- Emakunde Saria: Berdintasunerako Emakunde Saria 2022 nork jasoko duen emango da jakitera gaur, 10:30ean. Besteak beste, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Jusitizia eta Gizarte Politiketako sailburua izango dira aurkezpenean.
- 2023ko aurreikuspen ekonomikoa: Laboral Kutxa erakundeak 2023rako EAEko eta Nafarroako aurreikuspen ekonomikoaz egin duen txostena aurkeztuko du, 10:00etan Bilbon eta 13:00ean Iruñean.