Politika -

Espetxe-politika

Sare: "Manifestazioak euskal gizartearen gehiengo handi batek aurrera egiteko duen borondatea berretsi zuen"

Azkarragak esan du "salbuespen politika amaitzeko eta, etxeratzeko bidea irekitzeko" lan egingo dutela aurrerantzean.

Azkarraga eta Atxa Sareren bozeramaileak. Argazkia: Sare
Azkarraga eta Atxa Sareren bozeramaileak. Argazkia: Sare
Sare: ''Aldaketarako borondatea adierazi zuen atzo euskal gizarteak''

0:21

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare ETAko presoen eskubideen aldeko plataformak jakitera eman duenez, aurrerantzean arlo politikoan, sindikalean eta sozialean lan egingo dute presoei, legedi arruntaren bitartez, "etxeratzeko bidea irekitzeko". Gaineratu dut presoen hirutik bik hirugarren gradua jaso ahal izateko gutxieneko zigorra betea dutela.

Joseba Azkarraga eta Bego Atxa Sareren bozeramaileek agerraldia egin dute gaur Bilbon atzoko manifestazio jendetsuaren osteko irakurketa egiteko.

Azkarragak azpimarratu du "kaleak" agerian utzi zuela "euskal gizartearen gehiengo handi batek bizikidetzan aurrera egiteko borondatea" duela.

Era berean, "euskal presoei ezartzen zaien salbuespen politikaren amaiera" lortzeko lanean ari direnei emandako "babes" gisa ere hartu dute atzoko manifestazioa.

Sare herritarraren eledunak berretsi du "tratamendu parekidea" eskatzen duela indarkeriaren biktima guztientzat, "bai, bereziki, errespetua eta egindakoaren aitortza, delitugilea nor izan den gorabehera".

Joseba Azkarragak gehitu du "salbuespen politika amaitzeko eta, etxeratzeko bidea irekitzeko" lan egingo dutela aurrerantzean, arlo politikoan, sindikalean eta sozialean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak ETA gaur Eguneko albisteak Albisteak Espetxe politika Manifestazioak