Politika -

Divarrekin ika-mika

Calparsoro: 'Diru publikoa arduragabekeriaz erabili izan da'

Fiskalaren arabera, Divar "pertsona on bat" da, berak ontzat jotzen dituen "baloreak" dituena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro Euskadiko Fiskal Nagusiak adierazi duenez, “garai batean arduragabekeriaz erabili izan da diru publikoa” eta dei egin du diru publikoa erabiltzeko legedia aldatzeko, “zuhurtasunez erabiltzeko eta dagokion erabilera emateko”.

Calparsorok Carlos Divar BJKNko eta Auzitegi Goreneko presidentearen inguruan sortutako ika-mika izan du hizpide, Divarrek ustez diru-publikoarekin ordainduta egin omen dituen bidaiak direla eta.

Forum Europa-Tribuna Euskadiko gosari batean esan du Divar “pertsona on” bat dela uste duela eta ontzat jotzen dituen “baloreak” dituela.

Gainera, “oraingo egoera, seguruenik, beste garai batean, zenbait erakundek diru publikoa arduragabekeriaz erabili izanaren ondorio da”.

“Deliturik” ez dela egon esaten duen Auzitegi Gorenaren ebazpen bat dagoela gogoratu ostean, Calparsorok esan du, deontologiaren esparruan, “diru publikoa erabiltzeko araudian zenbait aldaketa” egin beharko liratekeela, “zalantzarik gabe”.

Juan Calparsoro Euskadiko Fiskal Nagusiak adierazi duenez, “garai batean arduragabekeriaz erabili izan da diru publikoa” eta dei egin du diru publikoa erabiltzeko legedia aldatzeko, “zuhurtasunez erabiltzeko eta dagokion erabilera emateko”.Calparsorok Carlos Divar BJKNko eta Auzitegi Goreneko presidentearen inguruan sortutako ika-mika izan du hizpide, Divarrek ustez diru-publikoarekin ordainduta egin omen dituen bidaiak direla eta.Forum Europa-Tribuna Euskadiko gosari batean esan du Divar “pertsona on” bat dela uste duela eta ontzat jotzen dituen “baloreak” dituela.Gainera, “oraingo egoera, seguruenik, beste garai batean, zenbait erakundek diru publikoa arduragabekeriaz erabili izanaren ondorio da”.“Deliturik” ez dela egon esaten duen Auzitegi Gorenaren ebazpen bat dagoela gogoratu ostean, Calparsorok esan du, deontologiaren esparruan, “diru publikoa erabiltzeko araudian zenbait aldaketa” egin beharko liratekeela, “zalantzarik gabe”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Delituak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia