Politika -

JUSTIZIA

Estatuko erakundeak kontrolatzeko obsesioa izatea leporatu dio Feijook Sanchezen Gobernuari

PPko presidenteak Zigor Kodearen erreforma bere alderdiarekin adosteko eskatu dio Pedro Sanchezi, orain Senatuan izapidetzen ari den aldaketari uko eginez, edo bestela hauteskunde orokorrak deitzeko.

Alberto Nuñez Feijoo
Alberto Nuñez Feijoo
Alberto Nuñez Feijoo

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak Espainiako Gorteetako eztabaida bat historian lehen aldiz geldiarazi eta biharamunean, erreakzioen sokak ez du etenik. Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentearen esanetan, Pedro Sanchezen Gobernuak Estatuko erakundeak kontrolatzeko obsesioa du.

PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidenteari eskatu dio Zigor Kodearen erreforma bere alderdiarekin adosteko, Senatuan orain izapidetzen ari diren aldaketari uko eginez, edo bestela hauteskunde orokorrak deitzeko.

Nuñez Feijook ukatu egin du Auzitegi Konstituzionalak bozketa galarazi izana, baita eztabaida parlamentarioa saihestu izana ere. Are gehiago, horren ustez, forma kontua da gehiago, eta ez dio funtsari edo mamiari eragiten.

Halaber, hitzezko eskalada baretzeko eskatu dio bereziki Espainiako Gobernuari. "Aski da estatu kolpeez hitz egiteaz", "aski da epaile eta magistratuei togadun fatxak deitzeaz", eta "aski da Espainiako demokrazia liberala munduko onenen mailan jartzen duten elementuak, prozedurak eta printzipioak zalantzan jartzeaz". Hori gutxi balitz, egungo sistema "inpugnatzeari" uzteko eskatu dio.

Auzitegi Konstituzionaleko Osoko Bilkurak atzo gauean hartutako erabakiaren ostean, horrela mintzatu da Alberto Nuñez Feijoo kazetarien aurrean eskaini duen prentsaurrekoan. Hain zuzen ere, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) izendatzen dituen Auzitegi Konstituzionalerako bi hautagaiak aukeratzeko sistema aldatzeko bi zuzenketak Senatuan bertan behera uztea erabaki zuen Auzitegi Konstituzionalaren Osoko Bilkurak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PP Espainiako Gobernua bideoak Espainia argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Espainiako Auzitegi Konstituzionala PPko presidentea Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia