Politika -
Ekainaren 21ean
Divarrek ezohiko osoko bilkura deitu du CGPJren egoera aztertzeko
Erabaki horrekin, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak bere dimisioa eskatzeko eskatutako osoko bilkurari aurrea hartu dio.
Erredakzioa
Carlos Divar Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (CGPJ) presidenteak erakundearen egoera aztertzeko ezohiko osoko bilkura deitu du ekainaren 21erako, erakunde horretako iturriek adierazi dutenaren arabera.
Auzitegi Gorenaren Zigor Arloko Salan Marbellara egindako bidaia batzuetan egindako gastuengatik auzi penala irekiko duten eztabaidatzen duten bitartean iragarri du erabakia Divarrek.
Auzitegi Gorenak Divarren aurka diru publikoak bidegabe erabili dituelakoan jarritako kereila baztertzen badu, Margarita Robles, Felix Azon eta Inmaculada Montalban Kontseiluko kideek ezohiko osoko bilkura bat egitea eskatu nahi zuten, dimisioa eskatzeko. Balizko proposamenari aurrea hartu dio CGPJko presidenteak erabaki hori hartuta.
Divarri dimisioa eskatzeko ezohiko osoko bilkura hori egiteko bost kideren babesa behar zuten, eta, gaur goizean ekimenak babes nahikoa zuela esan duten arren, azkenean presidentearen erabakiak ezeztatu egin du proposamena.