Politika -
Batzarra Gasteizen
Lehendakaria Jose Luis Escriva ministroarekin bilduko da gaur Ajuria Enean
Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroa Gasteizera etortzekoa da Atzerri Legearen inguruko jardunaldi batzuetan parte hartzera, eta bisita baliatuta elkartuko da Iñigo Urkullurekin.
Agentziak | EITB Media
Iñigo Urkullu lehendakariak Jose Luis Escriva Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroa hartuko du gaur, ostiralarekin, Ajuria Enean, buruzagi sozialistak Gasteizera egin behar duten bisita bat baliatuta.
Batzarra 12:00etan egingo dute, ministroak bere agendako konpromisoak behin amaituta.
Aurrez, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariarekin bilduko da Escriva (09:00etan). Ondoren, Atzerri Legearen kudeaketaz arduratzen diren agenteekin batera jardunaldi batzuetan hartuko du parte. Amaitzeko, Gizarte Segurantzak Gasteizko Wellington Dukearen kalean dituen bulegoak bisitatuko ditu.