Politika -
Presoen aldeko martxa
Gaurko Donostian Sarek deitutako martxan parte hartuko ez duela iragarri du EAJk
Dena dela, "urte askoz, eta oraindik gaur egun ere, presoen eskubideak urratzen ari den espetxe-politikaren indargabetzea" eskatu du.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Larunbat arratsalde honetarako Donostian Sarek deitutako manifestazioan ez duela parte hartuko iragarri du EAJk. Hala ere, mobilizazio horren aldarrikapenekin bat egiten duela gaineratu du, eta "urte askoz, eta oraindik gaur egun ere, presoen eskubideak urratzen ari den espetxe-politikaren indargabetzea" eskatu du.
Ohar baten bidez adierazi duenez, "presoen eskubideen alde egindako mobilizazio-deialdi guztiekiko errespeturik handiena" adierazi du alderdi jeltzaleak ohar baten bidez, baina gaurko Donostian "Etxera bidean gertu" lemapean Sarek deitutako martxara ordezkaritza ofizialik bidaliko ez duela iragarri du.
Mota horietako mobilizazioetan ez zuela gehiago parte hartuko jakitera eman zuen EAJk joan den urtarrilean. "Akordio politiko eta parlamentariotik lan egingo dugu, salbuespenezko espetxe-politikaren indargabetzerako", gaineratu du.
Bestalde, ETAko presoak Euskadiko kartzeletara hurbiltzearen aldeko apustua berretsi du, "azken hilabeteetan bezala, horrek lagunduko baitu euren birgizarteratzean eta euren familien egoeraren arintzean".