Politika -

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Miren Echevestek Gipuzkoako ahaldungai izateko hautagaitza aurkeztu du Podemos Euskadiko primarioetan

Irungo Udaleko zinegotzia eta Berdintasun eta Euskara batzordearen arduraduna da, egun. Gipuzkoarako "eredu berdinzaleagoa eta jasangarriagoa" nahi duela esan du.

Miren Etxeveste eta Victor Lasa, goizean Donostian egindako aurkezpenean
Miren Etxeveste eta Victor Lasa, goizean Donostian egindako aurkezpenean
Miren Etxeveste eta Victor Lasa, goizean Donostian egindako aurkezpenean

IDOIA ALBERDI ETXANIZ | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Echeveste irundarrak bere hautagaitza aurkeztu du Podemos Euskadiko primarioetara datorren urteko udal eta foru hauteskundeetan Gipuzkoako Aldundirako zerrendaburu izateko. Donostian egin duen aurkezpenean, Echevestek berak adierazi du "lurralde eredua aldatzea" dela bere helburuetako bat, "herritarren benetako beharretara egokitzeko eta gizarte berdinzaleago, feministago eta ekologistago baten oinarriak finkatzeko".

Bat Egin Podemos egitasmoarekin bat eginda aurkeztu da Echeveste, eta militantziaren babesa sentitzen duelako eman duela pausoa adierazi du. Bere hitzetan, ordezkatzen duen proiektua "irekia eta integratzailea" da, "herritarrei  beste hiri eta lurralde eredu bat eskaini nahi diena, gizartaren gehiengoak defendatuko dituena".

40 urte ditu, eta Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketak egin zituen EHUn. 2019tik Irungo Udaleko zinegotzia da, eta Berdintasun eta Euskara batzordearen ardura berea da. Orain, azken urteotan "pilatutako esperientzia" Aldundira eraman nahi du eta "lurraldearen zerbitzura jarri".

Erronken artean, "udalerrien arteko loturak indartzea", "adinekoek jasotzen duten zerbitzua hobetzea" edota "baserritarren bizi baldintzak hobetzea" aipatu ditu.

Bestalde, alderdi moreak gaur baieztatu duen bestea Victor Lasak Donostiako Udaleko alkategai izateko Podemos Euskadiren primarioetara aurkeztu duen hautagaitza da. Horrek ere, eredu aldaketaz hitz egin du, goizeko aurkezpenean. "Donostian paradigma aldaketa sustatzea dut helburu, herritarrak benetako protagonista bihurtuz garapen ekonomikoa, jasangarritasuna eta eredu turistikoa zer den erabakitzeko orduan", esan du.

Donostiarra da Lasa, eta azken urteak atzerrian igaro ditu, nazioarteko aholkulari gisa lanean. Orain, "bere prestakuntza eta esperientzia hiriaren beharretara" jarri nahi ditu. "Datozen 10 urteetarako norabide argi eta zehaztua nahi dut, urte horietan Donostia jasangarritasunaren dimentsio guztietan munduko erreferentzia bihurtu dadin ingurumenean, ekonomian, kulturan eta gizartean", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika Eguneko albisteak Irun Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Udal eta foru hauteskundeak 2023 Gipuzkoako Foru Aldundia