Politika -
Auzitegi Gorena
Divarrek ez du dimisioa aurkeztuko, "kontzientzia garbi" daukalako
Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko 20 kideetako bostek dimititzeko eskatu zioten Carlos Divarri, Jose Manuel Gomez Benitez kideak Divarri ustelkeria egoitzi eta gero.
Erredakzioa
Carlos Divar Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialeko presidenteak esan du ez duela inoiz dimisioa aurkezteko asmorik izan, "kontzientzia garbi" daukalako eta, bere hitzetan, ez duelako "irregulartasun juridiko edo politikorik" egin.
Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko 20 kideetako bostek dimititzeko eskatu zioten Carlos Divarri, Jose Manuel Gomez Benitez kideak Divarri ustelkeria egoitzi eta gero.
Hain zuzen ere, Marbellara (Malaga) egindako hainbat bidaia pribatu diru publikoarekin ordaindu izana egotzi zion Fiskaltzaren aurrean, baina Ministerio Publikoak ez zuen deliturik sumatu, eta artxibatu egin zuen salaketa.
Divarrek agerraldia egin du gaur eguerdian kazetarien aurrean eta Marbellan egindako gastuak jarduera ofizialaren barruan egin zituela berretsi du.
Marbellan norekin afaltzen zuen ez du argitu, baina bilera horiek izaera erreserbatua zutela argudiatu du. Hori bai, afari pribatuak zirenik ukatu egin du Carlos Divarrek.
Goreneko presidenteak azpimarratu du egunero 24 orduz dela Goreneko eta Botere Judizialeko presidente, eta beti bereizi izan duela gastu pribatua eta ofiziala.
Bestalde, iragarri du gaurko bileran, Botere Judizialak aho batez onartu duela Gardentasunerako Plan bat martxan jartzea.
Bere hitzetan, dimisioa aurkeztea delituren bat egin duela onartzea litzateke.
Espainiako Justiziaren irudiari egindako "kaltea" deitoratu du Carlos Divarrek, eta "krisi garaian" gertatu izana "kezkagarria" izan dela gaineratu du.
Carlos Divar Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialeko presidenteak esan du ez duela inoiz dimisioa aurkezteko asmorik izan, "kontzientzia garbi" daukalako eta, bere hitzetan, ez duelako "irregulartasun juridiko edo politikorik" egin. Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko 20 kideetako bostek dimititzeko eskatu zioten Carlos Divarri, Jose Manuel Gomez Benitez kideak Divarri ustelkeria egoitzi eta gero. Hain zuzen ere, Marbellara (Malaga) egindako hainbat bidaia pribatu diru publikoarekin ordaindu izana egotzi zion Fiskaltzaren aurrean, baina Ministerio Publikoak ez zuen deliturik sumatu, eta artxibatu egin zuen salaketa.Divarrek agerraldia egin du gaur eguerdian kazetarien aurrean eta Marbellan egindako gastuak jarduera ofizialaren barruan egin zituela berretsi du.Marbellan norekin afaltzen zuen ez du argitu, baina bilera horiek izaera erreserbatua zutela argudiatu du. Hori bai, afari pribatuak zirenik ukatu egin du Carlos Divarrek. Goreneko presidenteak azpimarratu du egunero 24 orduz dela Goreneko eta Botere Judizialeko presidente, eta beti bereizi izan duela gastu pribatua eta ofiziala. Bestalde, iragarri du gaurko bileran, Botere Judizialak aho batez onartu duela Gardentasunerako Plan bat martxan jartzea. Bere hitzetan, dimisioa aurkeztea delituren bat egin duela onartzea litzateke. Espainiako Justiziaren irudiari egindako "kaltea" deitoratu du Carlos Divarrek, eta "krisi garaian" gertatu izana "kezkagarria" izan dela gaineratu du.