Politika -

ETA-ko presoak

Iratxe Sorzabal ETAko buruzagi ohia Espainiaratu du Frantziak

Otsailean, Auzitegi Nazionalak 24 urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion, 1996an ETAk Xixonen egindako bi atentatutan parte hartzeagatik.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziak Iratxe Sorzabal ETAko buruzagi ohia Espainiaratu du ostiral honetan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, Estremerako (Madril) espetxera eraman dute.

Sorzabal 2015etik zegoen preso Frantzian, eta dagoeneko bete du zigorra herrialde horretan.

Otsailean, baina, Espainiako Auzitegi Nazionalak 24 urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion, 1996an ETAk Xixonen egindako bi atentatutan parte hartzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak