Politika -

DIPUTATUEN KONGRESUA

Kongresuak energia aurrezteko dekretua onartu du, inbestidurako taldeen babesarekin

EAJk eta EH Bilduk aldeko botoa eman dute, baita ERCk ere. PPk, Voxek eta Ciudadanosek, berriz, errefusatu egin dute. Dekretua lege-proiektu gisa tramitatuko dute eta, ondorioz, taldeek zuzenketak aurkezteko aukera izango dute.

Yolanda Diaz eta Teresa Ribera ministroak Kongresuan. Argazkia: EFE
Yolanda Diaz eta Teresa Ribera ministroak Kongresuan. Argazkia: EFE
Energia aurrezteko lege dekretua onartu dute Kongresuan

1:31

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuko Osoko Bilkurak energia aurrezteko lege-dekretua baliozkotu du, aldeko 187 botorekin eta kontrako 161rekin. Espainiako Gobernuak inbestidurarako eta aurrekontuetarako bazkideen aldeko botoak izan ditu, PPk, Voxek eta Ciudadanosek iragarritako gaitzespena gainditzeko.

Zehazki, dekretuaren alde bozkatu dute PSOEk, Unidas Podemosek, Esquerrak, EAJk, EH Bilduk, PDeCATek, Mas Pais-Equok, Compromisek, Teruel Existek eta PRCk. Kontra bozkatu dute, berriz, PPk, Voxek, Ciudadanosek, CUPek eta Foro Asturiasek. BNG abstenitu egin da.

Besteak beste, EH Bilduk eta ERCk hala eskatuta, dekretua lege-proiektu gisa tramitatzea onartu dute. Beraz, taldeek zuzenketak aurkezteko aukera izango dute orain. Horretarako hilabeteko epea dago eta, ondorioz, behin betiko testua urrian bozkatuko dutela aurreikusten da.  

Planaren arabera, berogailua eta aire girotua gehienez 19 eta 27 gradutan ezarri ahalko dira, hurrenez hurren, erakunde publikoen egoitzetan, saltoki eta biltegi handietan, kultur eremuetan, geltokietan edo aireportuetan. Ospitaleak, ikastetxeak, gimnasioak, ile-apaindegiak eta jatetxeetako sukaldeak salbuetsita daude.

Halaber, erakusleihoetako eta hutsik dauden eraikin publikoetako argiak 22:00etan itzali beharko dira.

Horrez gain, garraio publikoa sustatzeko diru-laguntzak aurreikusten ditu, baita ikasketak burutzeko 100 euroko laguntza osagarriak ere.

EAJk atzo arratsaldean jakinarazi zuen dekretuaren alde bozkatuko zuela, "arduragatik". Alabaina, Pedro Sanchezen Gobernuaren jarrera kritikatu zuen eta "elkarrizketa gehiago" eskatu zion. Gaur goizean, Aitor Estebanek esan du plan horren edukiak erkidegoekin adostu behar zituztela, Kongresura eraman aurretik.

Aitor Esteban: ''Dekretua Erkidegoekin adostua izatea gustatuko litzaiguke''
Aitor Esteban: ''Dekretua Erkidegoekin adostua izatea gustatuko litzaiguke''
Aitor Esteban: ''Dekretua Erkidegoekin adostua izatea gustatuko litzaiguke''

1:47

EH Bilduk ere energia aurrezteko dekretua babestea erabaki du; izan ere Klima Aldaketari buruzko 2023ko Legearen helburuak "gorantz berrikustea" negoziatu du, eta helburu horiek berrikusi, birformulatu eta bizkortzea hitzartu du Espainiako Gobernuarekin.

ERCk ere ekimenaren aldeko botoa eman du, PSOErekin adostu ostean lege-proiektuaren tramitazioa ahalik eta azkarren egingo dutela.

Energia aurrezteko dekretuaren alde bozkatuko duela iragarri du EH Bilduk
Energia aurrezteko dekretuaren alde bozkatuko duela iragarri du EH Bilduk
Energia aurrezteko dekretuaren alde bozkatuko duela iragarri du EH Bilduk

0:24

Bestalde, PP, Vox eta Ciudadanos dekretuaren kontra agertu dira. Alderdi Popularrak salatu du neurriak "aldebakarrez inposatu" dituela Gobernuak eta Voxek iragarri du helegitea aurkeztuko duela Auzitegi Konstituzionalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV PP Alderdi politikoak Pedro Sánchez EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Vox Energia aurreztea