Politika -

Espainiako Gobernua

Podemosek koalizio batzordea premiaz biltzea eskatu dio PSOEri, Defentsako gastuen gaineko desadostasunagatik

Koalizio moreak "desleialtasuna" egotzi dio PSOEri, Defentsara 1.000 milioi euro bideratzeko erabilitako moduengatik, baina Jaume Asensek baztertu egin du Gobernuaren egonkortasuna arriskuan jartzen dutenik barne talka horiek.

Sanchez, Calviño eta Diaz, Kongresuan. EFEren artxiboko argazkia.
Sanchez, Calviño eta Diaz, Kongresuan.
Sanchez, Calviño eta Diaz, Kongresuan. EFEren artxiboko argazkia.

O. P. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak aurreratu duenez, Unidas Podemosek koalizio-itunaren jarraipen-batzordearen premiazko bilera eskatu dio PSOEri, gastu militarraren gorakadaren eta, inflazio betean, Defentsako partidak 22.000 milioi eurora iristeak eragiten dion "kezkaren" aurrean.

Hala aurreratu du komunikabideei egindako adierazpenetan, UGTk antolatutako estatuko lehen LGTBI topaketaren inaugurazioan parte hartu aurretik, eta Ministroen Kontseiluak kontingentzia-funtsaren bidetik Defentsarako 1.000 milioi euroko aparteko kreditua onartu ondoren, izan ere, espazio konfederalari ez zaio erabaki hori gustatu.

Ildo horretan, Exekutiboko espazio konfederalaren liderrak azaldu du, jarraipen-batzorde horrek bilera eskatuta, eztabaida "lasaia" ireki nahi duela gastu militarraren gaiari buruz; izan ere, gastu militarra BPGaren % 2an jartzeko PSOEren asmoa "lasaitasunez" eztabaidatu beharreko gaia da.

Gaur Goizean, Jaume Asens Unidas Podemosek Kongresuan duen taldeko presidenteak "desleial" izatea egotzi dio PSOEri, 1.000 milio horiek Defentsa minsteriora bideratzako erbailitako bideengatik. "Gerrarako dekretua" eta armagintza-industriari egindako "bizum" bat dela salatu du, Ministroen Kontseiluan "atzeko atetik" onartutakoa. 

Dekretua "desleiala da koalizio-gobernuarekiko, Kongresuarekiko etam inkesten araberam gastu militarra handitzearen aurka dagoen herritarren gehiengoarekiko", adierazi du Asensek. Bazkideari ohartarazi dio, gastu armamentistikoa "bikoiztu" izanarekin, "gerrako alderdi" gisa izendatu duen PP alderdira hurbiltzen dela. 

Horrenbestez, Asensek azaldu du inflazioa ez dela gastu militarra bultzatuz geldiaraziko, ezta Rotako base militarrera (Cadiz) ontzi amerikar gehiago ekarriz ere.

Hori bai, baztertu egin du barne-talka horrek Exekutiboaren egonkortasuna arriskuan jartzen duenik; desadostasunak naturalizatzeko deia egiten du eta nabarmendu du espazio konfederala "eroso" dagoela Gobernuan, nahiz eta PSOEk hartutako erabaki hori errefusatu.

Unidas Podemosek jarraipen-batzorde horren bilera iazko urrian eskatu zuen azkenekoz, Nadia Calviño presidenteordearen "esku-sartze saiakerak" ikusi zituenean Yolanda Diaz Lan ministro eta homologoaren eskumenetan, lan-erreforma berria bultzatzeko lanean zirela. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Yolanda Diazen adierazpenak Podemos bideoak