Politika -

Oroimenari buruzko Biltzarra

Fernandez Diaz: 'Birgizarteratzearen bidean topatuko gara'

Hala ere, Barne ministroak azpimarratu egin du ETAk ez duela bere desegitea iragarri ezta armak entregatu ere. Ondorioz, ministroaren ustez, ezker abertzalea "ez da demokrazian erabat sartu".

Fernandez Diazek "banakako birgirzarteratzearen" alde egin du berriro. EITB.
Barne ministroak eman dio amaiera Oromeinari buruzko Biltzarrari

00:59

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa presoei zuzendu zaie "birgirzarteratzearen bidean elkarrekin topo" egingo dutela esateko. Izan ere, Mariano Rajoyren Gobernuak "Legea errespetatuta egindako banakako birgizarteratzearen alde" egin du, "Konstituzioarekin bat datorrelako".

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarraren azken jardunaldian, "indarkeriaren behin betiko amaiera oso gertu" dagoela esan du Fernandez Diazek, baina, aldi berean, hori gauzatu gabeko helburua dela azpimarratu du.

Hala ere, Barne ministroak azpimarratu egin du ETAk ez duela bere desegitea iragarri ezta armak entregatu ere. Ondorioz, ministroaren ustez, ezker abertzalea "ez da demokrazian erabat sartu". "Espero dut ezker abertzaleak ETAri behin betiko desegitea eskatzea, izan ere, hori egin arte, ezker abertzaleak ezin dielako gainontzekoei sinesgarritasuna eskatu", adierazi du.

"Banakako birgizarteratzea" Halaber, "birgizarteratzearen bidean elkartuko gara" esan die presoei. "Espainiako Gobernuak birgizarteratzearen alde egiten du, horren harira Konstituzioak esaten duenari erreparatuz eta baita gizarteak eskatzen duena kontuan hartuta", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea