Politika -

Eztabaida Radio Euskadin

Patxi Lopez 'gazteluaren almenan giltzapetu da', EAJren ustez

Udazkenean hauteskundeak deitzea proposatu du Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak. Bestalde, Txarli Prietok (PSE) "bizitza luzea" opa dio Eusko Jaurlaritzari.

Joseba Egibar, Radio Euskadiko mikrofonoen aurrean. Argazkia: EITB
Joseba Egibar, Radio Euskadiko mikrofonoen aurrean. Argazkia: EITB
Joseba Egibar, Radio Euskadiko mikrofonoen aurrean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJko legebiltzarkidearen aburuz, Patxi Lopez lehendakaria "gazteluaren almenan giltzapetu da" eta, ondorioz, udazkenean hauteskundeak deitzea proposatu du. Radio Euskadin izandako eztabaida politikoan Egibarrek esan duenez, "behin eta berriro esan arren, ez dute aurrerapausorik lortuko".

"Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria gazteluaren almenan giltzapetu dira, esanez: 'Ni Ajuria Enean nago eta ez dut hemendik alde egingo. Nik erabakiko dut noiz deitu hauteskundeak eta noiz desegin Ganbera'. Herri honek arazo anitz ditu eta Gobernu honen ekintza falta beste bat da", azpimarratu du jeltzaleak.

EAJko buruzagiak esan duenez, udazkena, urrian edo azaroan, "hauteskundeak deitzeko data aproposa izan daiteke baina ezin gara denbora galtzen ibiltzen ari". "Erabaki hura gure esku ez dagoenez, bitartean, gu lanean jarraituko dugu", iragarri du Egibarrek.

PSE

Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak eztabaida politiko honetan azaldu duenez, hauteskundeak deitzea "lehendakariari dagokion erabaki bat da". "Sozialistak lanean ari dira, oraindik asko baitago egiteko eta azken momentura arte egingo dute lan", esan du. Halaber, "bizitza luzea" opa dio Eusko Jaurlaritzari.

PP

Laura Garrido PPko legebiltzarkidearen aburuz, "Patxi Lopezek herritarren arazoak konpondu behar ditu", beraz, "kanpaina egiteari uztea eta gobernatzeari ekitea" gomendatu dio lehendakariari.

IU

Bestalde, Mikel Arana Ezker Anitza-IUko buruak nabarmendu duenez, "Euskadik ez du ia urtebeteko hauteskunde kanpaina bat merezi". "Beharrezkoa da hauteskundeak deitzea, gizarteak nahi duena erabaki dezala", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea