Politika -
ETAren komunikatua
Negoziazio politikorik izango ez dela esan dio lehendakariak ETAri
"Indarkeria behin betiko amaitu iragarri ostean, existitzen jarraitzeak" ez du zentzurik lehendakariarentzat.
Erredakzioa
"Euskal gatazka politikoaren" inguruan "inola ere ez da negoziaziorik egongo" esan dio Patxi Lopez lehendakariak ETAri.
ETAk Espainia eta Frantziako gobernuekin "elkarrizketa zuzena" hasteko ordezkaritza izendatu duela jakitera eman ostean egin ditu adierazpenak lehendakariak. Iragarpen hau "taldearen propaganda-mezua" besterik ez dela esan du Patxi Lopezek, eta horregatik, "ez zaio sinesgarritasunik eman behar".
ETAri "desegiteko", eta "presoen kontrola izateari uzteko" eskatu dio, "birgizarteratzeko bidea has dezaten", eta horretarako, "ez dute Gobernuarekin elkarrizketarik behar", adierazi du.
Bere ustez, Espainiako eta Frantziako Gobernuarekin hitz egiteko ordezkaritza bat izendatzeak, "gatazka politikoaren inguruan berriz ere negoziazio" bat planteatu nahi duela dirudi, eta hori ez da inolaz ere gertatutako", ondorioztatu du.