Politika -
udal hauteskundeak
Maria del Rio izango de EH Bilduren zerrendaburua Bilbon, Jone Goirizelaiaren ordez
Mahai Politikoak Del Rio proposatuko du hautagaiak erabakitzeko prozesuan. Ekainaren 5era arte aurkez litezke hautagaitzak.
I.G. | eitb media
Bilboko Mahai Politikoak Maria del Rio Zuzenbidean doktore eta irakaslea Euskal Herriko Unibertsitate publikoan proposatuko du hurrengo udal hauteskundeetan zerrendaburu izateko, orain arte bertan izan den Jone Goirizelaiaren lekua hartuta.
Koalizioak ohar baten bidez zabaldu duenez, hautagaitzak proposatzeko barne-prozesua ekainaren 5era arte egongo da zabalik, eta datozen asteetan EH Bilduren oinarriak bozkatu beharko du, erabakia hartzeko.
Sare sozialetan argitaratutako mezu batean, ia ziurrenik alkatesagai izango den politikariak esan duenez, "ilusioz" onartu du "Bilboko Mahai Politikoak egindako eskaria udal hauteskundeetan zerrendaburu izateko. Bilbo gure lan esparrua da bizitza duinak izatea lortzeko eta, hori dela eta, gogotsu sentitzen naiz EH Bildu taldeak egindako lanari ekarpenak egiteko".