Politika -

Calahorrako atentatua, 2008an

675 urteko espetxe zigorra eskatu dute Martitegi eta Goikoetxearentzat

Iñigo Gutierrezentzat ere zigor hori eskatu du fiskalak. Calahorrako Guardia Zibilaren kuartelean bonba furgoneta batek eztanda egin zuen 2008an, eta zazpi pertsona zauritu ziren bertan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 675 urteko espetxe zigorra eskatu du Jurdan Martitegi ETAko buruzagi ohiarentzat, Arkaitz Goikoetxea 'Bizkaia' taldeko buru izandakoarentzat eta Iñigo Gutierrezentzat, 2008an Calahorrako (Errioxa) Guardi Zibilaren kuartelaren aurka bonba furgonetarekin egindako atentatuagatik. Zazpi pertsona zauritu ziren, horien artean Guardia Zibileko bi agente.

Auzipetu bakoitzari giza hilketaren saiakuntzagatik 33 delitu egotzi dizkiete (eztanda gertatu zenean eraikuntzan zeuden pertsona kopurua kontuan hartuta). Horiekin batera beste hainbat delitu ere leporatu dizkie fiskalak: terrorismo txikizioa, lehergaien jabe izatea, ibilgailuen lapurketa eta bi pertsona atxiki izana (Arabako Herrera mendatean lapurtu zuten autoan zauden bi lagunak).

Fiskalaren arabera, lehergailuz beteta, lapurtutako auto horrek egin zuen eztanda Guardia Zibilaren koartelaren atean.

Goikoetxeak eta Martitegik 'Askatasun Haizea' taldea osatu zuten 2007an, Iñigo Gutierrezekin era Asier Borrero Toribiorekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea