Politika -

Diputatuen Kongresua

PSOEk prostituzioaren inguruko zuzenketa atzera bota du, sexu askatasunaren legea salbatzeko

Unidas Podemoseko sektoreak haserre azaldu dira sozialisten jarrerarekin, bazkideen zuzenketak legearen tramitazioan zalantzak sortzen zituela iritzita.

Irene Montero Berdintasun ministroa Diputatuen Kongresuko pasilloetan. Argazkia: EFE
Irene Montero Berdintasun ministroa Diputatuen Kongresuko pasilloetan. Argazkia: EFE
Irene Montero Berdintasun ministroa Diputatuen Kongresuko pasilloetan. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Talde sozialistak prostituzioaren inguruko zuzenketa atzera botatzea erabaki du asteazken honetan, sexu askatasunaren legea salbatzeko. Ondorioz, araua aurrera aterako da Berdintasun Batzordean, nahiz eta PPk kontrako botoa eman.

Hala ere, iturri sozialistek ohartarazi dutenez, "negoziazioak Berdintasun Ministerioak eta Unidas Podemosek itxi behar zituzten, ez PSOEk".

Unidas Podemoseko sektoreak haserre azaldu dira sozialisten jarrerarekin, bazkideen zuzenketak sexu askatasun legearen tramitazioan zalantzak sortzen zituela iritzita.

Irene Montero Berdintasun ministroa "nahiko kezkatuta" azaldu da. "Industria proxenetaren aurkako borrokan eta prostituzioaren testuinguruan emakumeen eskubideak bermatzeko", akordioetara heltzeko aukera, talde parlamentarioei proposatzen "hilabeteak" eman dituela adierazi du Diputatuen Kongresuko pasilloetan.

Sozialisten ahotan, taldeek "erantzukizun ariketa" bat egin dute; eta horregatik hartu dute erabakia, legea aurrera atera nahi dutelako, baina prostituzioaren eztabaidari ez diote orain heldu nahi.

Proxenetismoaren aurkako borroka indartzea defendatzen zuen PSOEk 184 zuzenketan, Gobernuko aliatuekin akordio bat ixteko zain, horietako batzuek prostituzioan aritzen diren emakumeen askatasuna aldarrikatzen zutelako.

Artikuluek proxenetismo ez bortxatzailea (indarkeriarik gabekoa) zigortzen zuten, baita prostituzioaren esplotaziorako lokalen alokairuarekin aberasten direnak ere.

PPko iturriek, aldiz, PSOEren erabakia Gobernuko kideen presioaren ondorioa dela uste dute; izan ere, Alderdi Popularrak sozialisten zuzenketa babestu behar zuten, eta inbestidurako aliatuek atzera botatzeko mehatxu egin dute.

Hala ere, batzordea hasi baino minutu batzuk lehenago, PPk babestuko ez zuela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Berriak Politika Alderdi Sozialista Tratu txarrak Espainian Espainiako Gobernua bideoak Espainia albisteak Indarkeria matxista Gaurko titularrak Albisteak Podemos bideoak Matxismoa Feminismoa