Politika -

PARLAMENTO EN LAS ONDAS

Espioitza kasuak ikertzeko eskatu diote euskal alderdiek Espainiako Gobernuari

PSEk, berriz, ikerketarekiko "pazientzia eta zuhurtzia" eskatu ditu. Alderdi guztiek, PP-CS salbu, krisi hori gainditzeko beharra azpimarratu dute, Espainiako Gobernuaren egonkortasuna bermatze aldera.

Aitor Urrutia (EAJ) eta Iker Casanova (EH Bildu)
Aitor Urrutia (EAJ) eta Iker Casanova (EH Bildu)
Aitor Urrutia (EAJ) eta Iker Casanova (EH Bildu)

play icon 51:45

A.G. | T.S.J. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pegasus softwareren bidez egindako espioitza kasuen auziaren inguruan mintzatu dira euskal alderdian Radio Euskadiko "Parlamento en las Ondas" irratsaioan. Ikertzeko beharra azpimarratu dute aho batez.

Aitor Urrutia jeltzaleak adierazi duenez, "dokumentuak desklasifikatzeko ikerketa batzorde irekia sortu behar dute". Urrutiaren esanetan, buruzagi independentistei egindako espioitzaz aparte, "Estatuaren segurtasunean akats" garrantzitsu atzeman dira.

Ion Hernandezek (Elkarrekin Podemos-IU) uste du "zalantza guztiak argitu" behar direla. Funtsezkoa da, haren esanetan, "hauteskundeen aurrerapena saihestea" eta hori lehentasuna da haientzako, Espainiako Gobernuko inbestidura-bazkide diren neurrian.

Bestalde, "etsaia aztertzeko eta abantaila lortzeko asmoz, helburu politikoko entzuteak" egin izana leporatu dio Iker Casanovak (EH Bildu) Espainiako Gobernuari.

Akusazio hori errefusatu du Gloria Sanchez sozialistak. Zehaztu duenez, "delituak saihesteko" entzuteak izan dira, eta ikerketarekiko "pazientzia eta zuhurtzia" eskatu ditu.

PP-CS koalizioak, berriz, "azalpenak" eta "batzordeetan ez ezkutatzeko" eskatu dio Pedro Sanchez presidenteari.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Espainiako Gobernua Alderdi politikoak albisteak Pedro Sánchez EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP bideoak Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak