Politika -

Espioitza politikoa

Pegasus kasuaren harira, “aurrez aurre” hitz egiteko eskatu dio Aragonesek Sanchezi

Espainiako Gobernuko presidenteak onartu du Generalitateko agintariarekin bilera bat egitea; halere, ez dute datarik zehaztu.

Pere Aragones eta Pedro Sanchez, gaur. Argazkia: EFE.
Pere Aragones eta Pedro Sanchez, gaur. Argazkia: EFE.
Sanchez eta Aragones bi minutu eta erdi inguru aritu dira hizketan, aurpegi serioarekin

2:22

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seriotasuna eta hoztasuna nagusi Pedro Sanchezen eta Pere Aragonesen arteko lehenengo agurrean, buruzagi independentisten espioitza dela eta sortutako polemikaren erdian. Biek Bartzelonan egin dute bat, Cercle d 'Economiaren ekitaldi batean.

Sanchez Maria Eugènia Gay Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkariarekin batera iritsi da Hotel W Barcelonaren atarira, eta Aragones, Raquel Sanchez Garraio ministroa, Miquel Iceta Kultura eta Kirol ministroa, Albert Batlle Bartzelonako Prebentzio eta Segurtasuneko alkateordea eta Javier Faus Cercleko presidentea izan dituzte zain.

Agurrak egin ondoren, Sanchez Aragonesen ondoan jarri eta lau minutuko elkarrizketa izan dute Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidentea heldu aurretik.

Bi presidenteen artean trukatutako hitzak serioak eta hotzak izan dira une oro, eta Generalitateko iturrien arabera, egoera "larria" dela esan dio Aragonesek Sanchezi, eta "aurrez aurre" hitz egiteko eskatu dio. Sanchezek, bere aldetik, esan du "iskanbila" igaroko dela, eta adierazi du Kataluniako Gobernuarekin "elkarrizketan, negoziazioan eta akordioan aurrera egiten jarraitzeko borondate irmoa" duela. Era berean, jarraitu du esanez, "ez dago helburu nobleagorik edozein arduradun politikorentzat merezi duen helburua, edozein ideologiakoa dela edo ez dela, elkarbizitza eraikitzea baino, gure herritarrak, gaur egun bizi duten une berezi eta konplexu honetan, hausturarik gabeko gizarteetan bizi daitezen".

Espainiako Estatuko Gobernuko iturriek baieztatu dutenez, bi buruzagiek bilera bat egitea adostu dute, oraindik datarik gabe.

Bilera labur hau tirantetasun handiko une batean gertatu da, asteazken honetan Kongresuko sekretu ofizialen batzordean CNIk Aragones epailearen baimenarekin zelatatu zuela jakinarazi ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Alderdi politikoak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak ERC Kataluniako Generalitatea Espioitza Politikoa