Politika -

gasteiz

Foruak Orain plataformak "konstituzionalismoa iratzarri" nahi du, "nazionalismoaren diskurtsoaren aurrean"

"Foralismo sozial eta solidarioa" defendatzen duen euskal plataformak elkarte gisa eratzea adostu du larunbat honetan Gasteizen.

Ikurrina. Artxiboko argazkia: EITB Media
Ikurrina. Artxiboko argazkia: EITB Media
Ikurrina. Artxiboko argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruak Orain euskal plataforma konstituzionalak "ideien motore" bihurtzeko apustua egin du larunbat honetan, "konstituzionalismoa iratzartzeko" eta Euskadin "nazionalismoaren diskurtso hegemonikoari" aurre egiteko.

Martxoaren 5ean sortu zuten plataforma zenbait intekeltual eta politikari ohik, besteak beste; Iñaki Ezkerra idazleak, Guillermo Cortazar historialariak edo Ramon Rabanera Arabako diputatu nagusi ohiak. Larunbat honetan, Foruak Orain Gasteizen bildu da bigarren aldiz, kideek elkarte gisa eratzea adostu dutelarik.

Iñaki Ezkerrak gogora ekarri duenez, plataformaren helburuetako bat da "zentralismo nazionalistari aurre egitea, hiru probintziak gutxietsi baititu", eta, horregatik, osatzeke dagoen zuzendaritza batzordean ordezkaritza berdina izango dute hiru lurraldeek.

Zentzu horretan, "probintzia Diputatuen Kongresuan presente" egotearen beharraz ohartarazi du, "euskal taldeaz hitz egitean nazionalistei erreferentzia egiteari" utzi diezaioten.

Bestalde, Euskal Manifestu Konstituzionala deritzonak izandako "harrera ona" nabarmendu du Ezkerrak. Ehun pertsona ospetsu baino gehiago atxiki zaizkio, jadanik, adierazpen horri. "Gure lehen helburua, masak mobilizatzea baino gehiago, klase politikoa eta sektore konstituzionalistak mobilizatzea da", azpimarratu du.

Larunbat honetako topaketan jorratutako gaien artean, "foralismoaren eta burokraziaren" artean eman daitekeen identifikazioa zuzentzeko beharra aipatu da. Hala, Foruak Orain plataformako kideek "administrazioa argaltzearen" alde egin dute, oraingoa bezalako "krisi une" batean.

Era berean, plataformak zenbait elkarterekin harremanetan hasteko asmoa berretsi du, tartean; terrorismoaren biktimen elkarteak, plataforma konstituzionalistak edo Katalunian sortutako elkarteak ('Cataluña Suma', besteak beste).

Alderdi konstituzionalistekin harremanei dagokienez, Ezkerrak adierazi du ez dutela betorik planteatu, eta "foralismoaren ikuskera modernoa" mahaiganeratzearen garrantzia azpimarratu du, orden konstituzionalari "leiala".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Herriak eta Hiriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Albisteak Gaur Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea