Politika -

Komisio-hartzaileak Madrilen

Almeidaren lehengusuaren bidez Udalarekin harremanetan jarri zela onartu du Luis Medinak epailearen aurrean

Adolfo Carretero epaileak Luis Medina eta Alberto Luceño komisionistak galdekatu ditu, eta pasaportea kendu die. Gainera, biek 15 egunik behin epaitegian sinatu beharko dute.

Luis Medina. Argazkia: EFE
Luis Medina. Argazkia: EFE
Medina eta Luceño epailearen aurrean, komisioetan sei milioi kobratzeagatik

0:41

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Martinez-Almeida Madrilgo alkatearen lehengusuaren bidez Udalarekin harremanetan jarri zela onartu du Luis Medinak Adolfo Carretero epailearen aurrean. Bestalde, musukoen salmenta operazioan kobratutako milioi bat euroko komisioa merkataritza munduan "normala" zela erantsi du Medinak, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.

Podemos eta Mas Madrid herri-akusazioek pasaportea kentzea eta 15 egunik behin epaitegian sinatzea eskatu dute, eta epaileak eskaerak onartu ditu. Madrilgo Udalak eta Fiskaltzak, ostera, ez dute kautelazko neurririk eskatu. PSOEk pasaportea kentzea eskatu du soilik.

Adolfo Carretero epaileak bi komisionistak galdekatu ditu. Iruzurra, dirua zuritzea eta agirik faltsutzea egotzi die. Medinaren kasuan, ondasunak ezkutatzea ere leporatu dio.

Naty Abascalen seme gazteenaren galdeketak ia ordu erdiko iraupena izan du, eta Medinak epailearen galderak soilik erantzun ditu. Fiskalaren eta aldeen galderak erantzuteari uko egin dio. Era berean, Luceñok 20 minutuko agerraldia egin du, eta ez ditu aldeen galderak erantzun.

Carlos Martinez-Almeida Madrilgo alkatearen lehengusuaren bidez Udalarekin harremanetan jarri zela baieztatu du Medinak deklarazioan. Hark Elena Collado Madrilgo Udaleko erosketa arduradunaren telefonoa eman ziola erantsi du ikertuak.

Musukoen auzian, begirada guztiak Martinez-Almeidarengan jarrita daude
Musukoen auzian, begirada guztiak Martinez-Almeidarengan jarrita daude
Musukoen auzian, begirada guztiak Martinez-Almeidarengan jarrita daude

1:8

Komisioa "normala" zen

Bestalde, kobratutako komisioari buruz, merkataritza munduan "normala" dela esan du Medinak, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren aurrean azaldu zuen bezala.

Iturri juridikoen arabera, Luceñok bi erloju aurkeztu ditu fidantzari gehitzeko. Prozedura ekarri duen operazioa Malaysiako Leno enpresarekin egin zuen lehen negozioa izan zela azaldu du Luceñok. Komisioa operazio mota horietan ohikoa dela berretsi du.

Gainera, San Chin Choon osasun materiala ekarri zuen Malaysiako enpresaburuak instrukzioan deklaratu behar duela iragarri du Luceñok. Orain arte Malaysiako enpresaburuak Justiziarekin kolaboratzea baztertu duela erantzun dio epaileak.

Naty Abascalen seme gazteenak milioi bateko komisioa irabazi zuen bitartekari gisa. Diruarekin 325.515 euroko belaontzi bat erosi eta 200.000 euroko bi inbertsio bonu bereganatu zituen.

Sumarioaren ikerketak argitara eman zuenez, Leno Malaysiako enpresaren transferentziak jaso eta egun batzuk geroago, aristokratak dirua Herbehereetako kontu batera transferitu zuen, bere kontuetako bat ia hutsik eta beste bat zenbaki gorritan utziz.

Luis Medinak Fiskaltzari azaldu zion nola lortu zuen Madrilgo Udalarekin harremanetan jartzea
Luis Medinak Fiskaltzari azaldu zion nola lortu zuen Madrilgo Udalarekin harremanetan jartzea
Luis Medinak Fiskaltzari azaldu zion nola lortu zuen Madrilgo Udalarekin harremanetan jartzea

1:18
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Delituak Espainia Iruzurrak Epaiketak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak Madril Koronabirusa Maskarak