Politika -

Biktimak eta memoria

Gerra Zibilean hil ziren gudariei eta herritarrei omenaldia egin diete Elgetan

Tokiko Udalak eta Intxorta 1937 kultur elkarteak antolatuta, duela 85 urte bizi izandako sarraskiak salatu dituzte ekitaldi batean. Guztira, 33 elgetar hil zituzten tropa frankistek 1936 eta 1937 urteen artean.

Omenaldiaren irudietako bat.
Omenaldiaren irudietako bat.
Gerra Zibilean hil ziren gudariei eta herritarrei omenaldia egin diete Elgetan

0:59

Iker Rincon | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, apirilak 24, 85 urte bete dira Mola jeneral frankistaren tropek Elgeta (Gipuzkoa) herria mendean hartu zutenetik. Hala, tokiko Udalak eta Intxorta 1937 kultur elkarteak omenaldi-ekitaldia egin dute herrian, 1936 eta 1937 urteen artean hildako 33 elgetarrak gogoan izan eta Udalak abian jarritako frankismoaren kontrako kereiletan parte hartu duten herritarrei eskerrak emateko.

Omenaldian gogoratu dutenez, frankistek hiru egun behar izan zituzten Intxortako frontean zeuden gudariak mendean hartu eta Elgetan sartzeko. Bertan zeudela, auzokideen kontrako sarraskia egin zuten, eta 33 auzokide erail zituzten.

Mila Monje Intxorta 1937 kultur elkarteko kideak azaldu duenez, ekitaldi horrekin, frontean zeuden gudariak eta udalerriko auzokideak omendu nahi izan dituzte. Halaber, Elgetako alkate Iraitz Lazkanok erresistentzia hori gogora ekarri nahi izan du, baita frankistek udalerrian egindako sarraskia salatu eta justizia eskatu ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Frankismoari buruzko albisteak Giza eskubideen urraketak frankismoan Debagoieneko azken ordukoa