Politika -

frantziako hauteskundeak

Frantziako presidentetzarako hauteskundeak, bost gakotan

Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan, Emmanuel Macron eta Marine Le Pen neurtuko dituen bigarren itzuliak bost zalantza handi argitu beharko ditu igande honetan.

Macron eta Le Pen, kanpainaren azken egunean. Argazkia: EITB Media
Macron eta Le Pen, kanpainaren azken egunean. Argazkia: EITB Media
Macron eta Le Pen, kanpainaren azken egunean. Argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abstentzioa, ezkerraren botoa, ultraeskuinari osasun kordoia edota uneko presidenteak eragiten duen gaitzespena. Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan, Emmanuel Macron eta Marine Le Pen neurtuko dituen bigarren itzuliak bost zalantza handi argitu beharko ditu igande honetan.

1) Abstentzioa

Apirilaren 10eko lehen itzulian, abstentzioa handiena izan zen 2002tik. Hautagaiekin guztiz bat ez datorren hautesle kopurua dela eta, bigarren itzuli honetan izango den parte-hartze maila da zalantza nagusietako bat.

2) Ezkerra

Lehen itzulian ezkerreko hautagaien alde egin zuten boto-emaileen mobilizazioa edo mobilizazio eza ere faktore garrantzitsua izan daiteke. Berriz saiatuko al dira eskuin muturra geldiarazten, ala Le Penen aldeko boto inkonformista emango al dute antisistemek?

3) Sabai ultra

Marine Le Penen alderdiak lehen aldiz apurtu dezake, alde handiarekin, bere hauteskunde sabaia. Noraino iritsiko da? Non dauka muga?

4) Osasun kordoia

Orain arte, frantziar alderdiek errespetatu egin dute ultraeskuinari botere politikorako kuotetara iristea ia erabat galarazi dion osasun kordoia. Bigarren itzuli honetan, fronte hori urratuta dago. Horren amaieraren hasiera al da?

5) Macronen aurkako frontea

Ezker-eskuin zatiketa tradizionaletik harago, uneko frantziar presidenteak gaitzespen nabarmena eragiten du herritargoaren zati handi batengan. Zenbat boto-emailerengan izango du horrek Le Penen ultraeskuineko etiketak baino eragin gehiago?

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Frantzia argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Hauteskundeak Frantzia gaur Emmanuel Macron Hauteskundeak gaur Frantziako Gobernua gaur Ultraeskuina