Politika -

FRANTZIAKO HAUTESKUNDEAK

Gaur amaituko da Frantziako presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzulirako kanpaina

Emmanuel Macronek ultraeskuinaren arriskuez ohartarazi du Saint Denisen (Paris) eskaini duen hitzaldian. Le Penek, berriz, "erosahalmenaren presidentea" izango dela hitzeman du kanpainako bere azken mitinean, Pas-de-Calaisen.

Emmanuel Macron eta Marine Le Pen. Artxiboko argazkia: EFE
Emmanuel Macron eta Marine Le Pen
Herri xehea eta langileria erakartzeko azken ahaleginetan dabiltza Macron eta Le Pen

1:17

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzulia egingo dute Frantzian, eta gaur amaituko da hauteskunde kanpaina. Inkesten arabera, Emmanuel Macron presidentea da faborito nagusia Marine Le Pen eskuin muturreko hautagaiaren aurretik.

Emmanuel Macron presidentegaiak Lot departamenduko Figeac udalerrian eskainiko du gaur bere azken hitzaldia. Toki horretan bertan Macronek irabazi zuen hauteskundeen lehen itzulian, Jean-Luc Melenchon ezkertiarraren aurretik.

Atzo Emmanuel Macronek Paris kanpoaldeko Saint-Denis auzoa bisitatu zuen, historikoki ezkerraren gotorleku dena, hain zuzen ere, eta ultraeskuinaren arriskuez ohartarazi zuen. Horren hitzetan, Marine Le Penek Frantzian gerra zibila izateko arriskua ekar dezake Le Penena, gerra zibileko programa bat dela, desadostasunarena, dela uste du Macronek eta "inkoherentea" gainera.

Macronek gerra zibilaren arriskua aipatu zuen asteazkenean bi hautagaiek telebistan izan zuten eztabaidan, ultraeskuineko hautagaiak espazio publikoetan belo islamiarra debekatzeko lege bat defendatu zuenean. Hautagai liberalaren iritziz, neurri hori Frantziaren laikotasun printzipioaren aurkakoa da.

Buruzagi liberalak, gainera, ukatu egin zituen "harrokeria" salaketak, eta "egunero" jende arruntarekin harremanetan dagoela adierazi zuen.

Marine Le Penek "erosahalmenaren presidentea" izango dela hitzeman du kanpainako bere azken mitinean

Atzo, Pas-de-Calais departamenduko Arras udalerrian eskaini zuen kanpainako azken mitinean, "erosahalmenaren presidentea" izango dela hitzeman zuen Marine Le Pen eskuin muturreko hautagaiak. Hauteskundeen lehen itzulian Le Pen nagusitu zen aipaturiko meatzarien herrian.

"Frantziako herria: iritsi da ordua altxatzeko eta oligarkiaren kontra bat egiteko", azpimarratu zuen 4.000 jarraitzaileren aurrean.

Ia 45 minutuko hitzaldian, Le Penek gogor kritikatu zuen Macronek asteazkeneko telebista eztabaidan bere ustez izan zuen jarrera "harroa".

Le Penen arabera, jarrera hori "Emmanuel Macronen nortasunaren erakusle da (...), ez zaizkio frantsesak gustatzen eta, bereziki, bere politikarekin ados ez daudenak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Frantzia Emmanuel Macron Hauteskundeak Ultraeskuineko alderdi politikoak