Politika -

Londreseko Auzitegi Gorena

Eneko Gogeaskoetxea Espainiaratzea onartu du Erresuma Batuak

ETAko ustezko kidea 2011ko uztailean atxilotu zuten Erresuma Batuan. Defentsak Auzitegi Gorenera jotzeko aukera izango du orain.

Eneko Gogeaskoetxea. EFE
Eneko Gogeaskoetxea. EFE
Eneko Gogeaskoetxea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londreseko Auzitegi Gorenak Eneko Gogeaskoetxea Espainiako Justiziaren esku uztea onartu du gaur goizean. ETAko ustezko kidea 2011ko uztailean atxilotu zuten Erresuma Batuan. Espainiak hamabost delitu terrorista leporatzen dizkio.

Beraz, Auztegi Gorenak atzera bota du Gogeaskoetxearen defentsak aurkeztu zuen helegitea. Nolanahi ere, orain erabaki horren aurkako apelazioa aurkezteko aukera izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea