Politika -

Ustezko iruzurra Madrilen

Epaileak Medinari ondasunak ezkutatzea egotzi eta 900.000 euroko fidantza ordaintzeko hiru egun eman dizkio

Bestela, ondasunak bahituko dizkiola ohartarazi du. Orain arte 325.515 euroko yate bat eta 250 euro inguruko kontu korronte bat soilik enbargatu dizkiote inputatuari.

Luis Medina. Argazkia: EFE
Luis Medina. Argazkia: EFE
Luis Medina. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Carretero Madrilgo instrukzio epaileak Luis Medinari ondasunak ezkutatzea leporatu eta 891.227,07 euroko fidantza ordaintzeko hiru egun eman dizkio, bestela, ondasunak bahituko dizkio. Pandemian zehar Madrilgo Udalari osasun materialaren erosketan ustez egindako iruzurra ikertzen ari da epailea.

Orain arte ikertuari Gibraltarren matrikulatutako 325.515 euroko yate bat eta 250 euro inguruko kontu korronte bat bakarrik enbargatu dizkiote, egotzitako delituen erantzukizun zibila estaltzeko. Guztira, 1,2 milioi euroko iruzurra leporatzen badiote ere, 891.227,07 euroko bermea eskatzen dio Justiziak.

Epaileak ebazpenean azaldu duenez, hiru eguneko epean Medinak fidantza ordaintzen ez baldin badu, ondasun guztiak bahituko dizkio. Gainera, epaileak aurrerago bermea areagotzea ez du baztertu, Alberto Luceño bigarren ikertuarekin gauza bera gertatzen bada; izan ere, biak dira erantzule.

Almeidak idatziz eman zion bermea Luceñori musukoak eros zitzan
Almeidak idatziz eman zion bermea Luceñori musukoak eros zitzan
Almeidak idatziz eman zion bermea Luceñori musukoak eros zitzan

1:38

Musukoen auzian, begirada guztiak Martinez-Almeidarengan jarrita daude
Musukoen auzian, begirada guztiak Martinez-Almeidarengan jarrita daude
Musukoen auzian, begirada guztiak Martinez-Almeidarengan jarrita daude

1:8
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Delituak Espainia Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak Madril Koronabirusa Maskarak