Politika -
Hauteskunde kanpaina
Gadafik Sarkozyren kanpaina finantzatu zuela diote dokumentu batzuek
François Hollandek eta Nicholas Sarkozyk euren diskurtsoak apur bat aldatu dituzte François Bayrou zentristak lehen itzulian izandako 3,2 milioi hautesleak eurenganatzeko.
Erredakzioa
Libiako Zerbitzu Sekretuen dokumentu baten arabera, Muamar el Gadafi dikadore ohiak Nicolas Sarkozyren 2007ko kanpaina finantzatu zuen. Informazioa Mediapart.fr hedabide digitalak zabaldu du.
Dokumentoa Zerbitzu Sekretuen artxiboetatik atera eta Libiako erregimeneko goi-kargudun ohiek zabaldu dituzte. Bertan idatzita agertzen denez, Gadafiren Gobernuak Sarkozyren kanpainari 50 milioi euro ematea baimendu zuen.
Dokumentoa 2006ko abenduaren 10ean idatzita dago, eta Moussa Koussa Libiako Zerbitzu Sekretuetako orduko arduradunak ordainketa egiteko baimena ematen dio Bachir Saleh Gadafiren kabineteko buruzagiari.
Hollandek aldaketa eragin du Merkelengan
François Hollande presidentetzarako hautagai sozialistak uste du sozialisten balizko garaipenak aldaketa eragin duela Angela Merkel Alemaniako Kantzilerraren jarreretan, eta hazkunde ekonomikoaren alde iragarritako neurriak horren adibide dira. Hollanderen arabera, Merkel eta Europako beste agintari batzuek maiatzaren 6ko bigarren itzulian sozialisten garaipena "hipotesi seriotzat hartu dute, egutefiak eta Europako agenda aldatzeko beste". Adierazpenok Radio J hedabidean egin ditu.
Zentristen botoa nahi dute
Bestalde, bai Hollandek eta bai Sarkozyk euren diskurtsoak apur bat aldatu dituzte François Bayrou zentristak lehen itzulian izandako 3,2 milioi hautesleak eurenganatzeko. Orain arte, bi hautagaiak Le Penen jarraitzaile ultraeskuindarren atzetik ibili dira.
Bayrouk Le Penen botoen erdia baino ez zuen lortu, baina bigarren itzulirako bi hautagaiek idatziz erantzun diote Bayrouk bidalitako mezuari. Lider zentristak ostegunean iragarriko du bi hautagaien artean noren alde egingo duen.
Libiako Zerbitzu Sekretuen dokumentu baten arabera, Muamar el Gadafi dikadore ohiak Nicolas Sarkozyren 2007ko kanpaina finantzatu zuen. Informazioa Mediapart.fr hedabide digitalak zabaldu du. Dokumentoa Zerbitzu Sekretuen artxiboetatik atera eta Libiako erregimeneko goi-kargudun ohiek zabaldu dituzte. Bertan idatzita agertzen denez, Gadafiren Gobernuak Sarkozyren kanpainari 50 milioi euro ematea baimendu zuen. Dokumentoa 2006ko abenduaren 10ean idatzita dago, eta Moussa Koussa Libiako Zerbitzu Sekretuetako orduko arduradunak ordainketa egiteko baimena ematen dio Bachir Saleh Gadafiren kabineteko buruzagiari.Hollandek aldaketa eragin du MerkelenganFrançois Hollande presidentetzarako hautagai sozialistak uste du sozialisten balizko garaipenak aldaketa eragin duela Angela Merkel Alemaniako Kantzilerraren jarreretan, eta hazkunde ekonomikoaren alde iragarritako neurriak horren adibide dira. Hollanderen arabera, Merkel eta Europako beste agintari batzuek maiatzaren 6ko bigarren itzulian sozialisten garaipena "hipotesi seriotzat hartu dute, egutefiak eta Europako agenda aldatzeko beste". Adierazpenok Radio J hedabidean egin ditu. Zentristen botoa nahi duteBestalde, bai Hollandek eta bai Sarkozyk euren diskurtsoak apur bat aldatu dituzte François Bayrou zentristak lehen itzulian izandako 3,2 milioi hautesleak eurenganatzeko. Orain arte, bi hautagaiak Le Penen jarraitzaile ultraeskuindarren atzetik ibili dira. Bayrouk Le Penen botoen erdia baino ez zuen lortu, baina bigarren itzulirako bi hautagaiek idatziz erantzun diote Bayrouk bidalitako mezuari. Lider zentristak ostegunean iragarriko du bi hautagaien artean noren alde egingo duen.