Politika -
Barne Ministerioko iragarpena
Patxi Lopez:'Presoen birgizarteratze plana demokraziaren garaipena da'
Lehendakariaren hitzetan, plana "positiboa" da eta horren moduko neurriak "Zuzenbide Estatuaren irmotasunetik" aurkezten dira.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariaren esanetan, Gobernu zentralak terrorismoari lotutako presioentzat egindako plana "positiboa" da, birgizarteratzea "demokraziaren garaipena" eta Konstituzioan agertutako helburu bat delako.
Patxi Lopez Cinco Días Gasteizen prestatuko foro batean izan da, eta bertan Mariano Rajoyren kabineteak iragarritako egitasmoa, terrorismo delituak egiteagatik zigortutako presoen birgizarteratzea errazteko, "elkarbizitza, askatasuna" eta ETAren "behin betiko desagertzea" sendotzeko legezko tresnez baliatu dela adierazi du.
Lehendakariak planak jasotako kritikak izan ditu hizpide, esaterako, biktimen elkarte batzuek egindakoak. Kolektibo horiek aipatu barik, Barne Ministerioaren egitasmoa ETAren aurrean "nolabaiteko ahulezia batekin lotu" dute hainbatek.
Patxi Lopezek ezeztatu egin du hori egia denik eta, bere ustez, horren moduko neurriak "Zuzenbide Estatuaren irmotasunetik" aurkezten dira; izan ere, bandari "legeak ahalbidetzen dituen tresnak" erabilita gailendu zaio, esan du lehendakariak.
Jaurlaritzako buruak gogoratu duenez, zigortuen birgizarteratzea Konstituzioak "sendotutako" helburua da. Horren ildotik, baieztatu du presoen birgizarteratzea "demokraziaren garaipena" dela esan du, eta horrek beti "ateak zabalik" dituela bere baloreak onartzen dituenarentzat.
Edonola ere, nabarmendu du "atentzioa" ez dela Barne Ministerioan jarri behar, baizik eta lehengo Batasunane eta ETAko presoetan. Azken horren inguruan, lehendakariak azpimarratu du ETAk ez diela kartzela aringarriak hartzen utzi eta, horrela, birgizarteratzearen bidea hartzen.