Politika -

Elkarrizketa

Antiguedad: 'Alde guztien ekarpenak behar dira gatazka gainditzeko'

Amaiurren diputatuak gogorarazi duenez, "garai berriari buruz hitz egiten badugu, norbaitek alde bakarreko erabakiak hartzea erabaki zuelako da, baina hori ez da nahikoa gatazka gainditzeko".

Iñaki Antiguedad Amaiurren diputatua. Argazkia: EITB
Iñaki Antiguedad Amaiurren diputatua.
Antigüedad: 'Gatazka gainditzeko alde guztiek eman behar dituzte pausoak'

02:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Antiguedad Amaiurren diputatuak esan du "gatazka politikoa" gainditzeko "alde guztiek" eman behar dituztela pausoak, izan ere, "denok garai berriari buruz hitz egiten badugu, norbaitek alde bakarreko erabakiak hartzea erabaki zuelako da, baina hori ez da nahikoa gatazkari erabateko irtenbidea emateko".

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean oraindik Amaiurren diputatu denak (kargua utziko du bateraezintasunak medio) azaldu duenez, "alde bakarreko erabakiak goraipatu" nahi izan ditu orain arte egindako hainbat adierazpenekin.

ETAk armak utzi zituela iragarri zuenean "zalantzak" zituzten alderdiek ere "atzera bueltarik ez dagoela" aitortzen dutela azpimarratu du.

Hala eta guztiz ere, eta ETAren alde bakarreko pausoak goraipatu baditu ere, Antiguedadek argi du "gatazka politikoaren erabateko irtenbidea" lortzeko "alde guztien" ekarpenak behar direla.

Hori horrela, pausoak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari, zeren orain "presoen eskubideen urraketak amaitzea da lehentasuna".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea