Politika -
Antiguedaden ordezkoa
Onintza Enbeita: 'Badakit Madrilgo Kongresuak bertigoa ematen duela'
Amaiurren diputatu izango denak aitortu du "urrun" ikusten zuela Kongresura joateko aukera, baina orain, hori jakinda, "erabakitzeko eskubidea" defendatzera joango omen da Madrilera.
Erredakzioa
Onintza Enbeita bertsolaria Amaiurren diputatua izango da Espainiako Kongresuan, Iñaki Antiguedaden lekua hartuko baitu aste pare bat barru, eta Madrilgo Kongresuak "bertigoa" ematen duela aitortu du.
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, "hasieran urrun" ikusten bazuen ere, eta "oraindik Iñakik dimititu ez badu ere", dagoeneko "ofiziala da".
Bertsolari eta kazetariak oraindik ez daki diputatuaren "eguneroko lana zein den", baina badaki "hiru urte geratzen direla" legegintzaldia amaitzeko.
Enbeitak argi adierazi nahi izan du lanpostu berria ez dela "karrera politikoa egiteko aitzakia", Amaiurren proiektuan "sinesten" zuelako sartu omen zen, Euskal Herriaren "burujabetza eta erabakitzeko eskubidea" defendatzeko, besteak beste.