Politika -
Bateraezintasuna
Iñaki Antiguedadek Kongresuko diputatu kargua utziko du
Zu Zeu webguneak kaleratutako elkarrizketa batean, Amaiurreko diputatuak esan du Unibertsitateko lanari emango diola lehentasuna.
Erredakzioa
Iñaki Antiguedadek Kongresuko diputatu kargua utziko du. Zu Zeu webguneak kaleratutako informazioaren arabera, unibertsitateko lana eta diputatu ardura bateragarriak ez direla ebatzi du Espainiako Kongresuko Diputatuaren Estatutuaren batzordeak.
Egoera horretan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean lanean jarraitzea erabaki du Iñaki Antiguedadek.
Datozen asteotan jakinaraziko dute nork ordezkatuko duen karguan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea