Politika -

Eusko Legebiltzarra

Carmelo Barrio izango da PPren ordezkaria Bakegintza Ponentzian

UPyDk ez du ponentzian parte hartuko eta PSEk 48 ordu gehiago eskatu ditu ordezkariak erabakitzeko. Mikel Arana (Ezker Anitza) talde mistoko bozeramailea izango da.

Carmelo Barrio (PP). Argazkia: EFE.
Carmelo Barrio (PP). Argazkia: EFE.
Carmelo Barrio (PP). Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPyDk ez du Eusko Legebiltzarreko Bakegintza eta Elkarbizitzarako Ponentzian parte hartuko, gaur Gorka Maneiro legebiltzarkideak iragarri duenez. Hala ere, foro horretan hartzen diren erabakiei buruz hitz egin duela gaineratu du.

Legebiltzarreko ia talde guztiek ponentzia hura sortzea erabaki zuten. UpyDk eta EAk kontrako botoa eman zuten, baita Aralarreko legebiltzarkide batek ere (Dani Maeztu).

Ponentzia ez dute oraindik martxan jarri, eta ez dute lanean hasteko datarik finkatu. Ponentzia horrek presidenterik izango duen ala ez erabaki behar dute orain taldeek.

Gaur bertan, ponentzian parte hartuko duten legebiltzarkideen izenak aurkeztu behar dituzte taldeek. Hala ere, PSEk 48 ordu gehiago eskatu ditu erabaki hori hartu ahal izateko.

Aintzane Ezenarro eta Mikel Basabe Aralarreko ordezkariak izango dira aipatu ponentzian; PPk Carmelo Barrio bidaliko du eta talde mistoak Mikel Aranarekin parte hartuko du (Ezker Anitza).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea