Politika -

ANren autoa

Barcinari tartak bota zizkiotenek 10 urteko zigorra jaso dezakete

Auzitegi Nazionalak Arruazuko alkatea eta Mugitu! elkarteko hiru kide auzipetu ditu eta agintearen aurkako delitu bat egotzi die. Ondorioz, baliteke 4 eta 10 urte bitarteko espetxe-zigorra jasotzea.

Auzipetuek lau eta hamar urteko espetxe-zigorra jaso dezakete. Argazkia: EFE
Auzipetuek lau eta hamar urteko espetxe-zigorra jaso dezakete. Argazkia: EFE
Auzipetuek lau eta hamar urteko espetxe-zigorra jaso dezakete. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Gorka Ovejero Gamboa Arruazuko alkatea eta Mugitu! Abiadura Handiko Trenaren aurkako elkarteko hiru kide auzipetu ditu Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari hiru tarta botatzeagatik. Laurei aginteriaren aurkako delitu bat leporatu diete eta hori dela eta, lau eta hamar urte arteko espetxe-zigorra jaso dezakete.

Astelehen honetan zabaldutako autoan epaileak Barcinaren erasotzaileak identifikatu ditu: Gorka Ovejero, Arrazuako alkatea eta Batzarre alderdi nazionalistako kidea, Mikel Alvarez Forcada (Joseba Alvarezen anaia), Julio Martin Villanueva eta Ibon Garcia Garrido.

Azken hiru hauei agintearen aurkako delitu bat leporatu diete eta lau eta sei urte bitarteko espetxe-zigorra jaso dezakete. Arruazuko alkatearen kasuan, berriz, baliteke 10 urteko kartzela-zigorra jasotzea, "alkatea den heinean" horrek astungarri bat suposatu dezake.

Barcinaren kontrako erasoa 2011ko urriaren 27an, 16:30ean, jazo zen, Pirinioetako Lantaldeko bilera batean zegoela, Ovejero bertan azaldu zenean eta ezkutatuta zeraman tarta bat bota zionean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea