Politika -
Espetxeak
Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi du ETAko preso baten hirugarren gradua, barkamena ez eskatzeagatik
Jon Crespo ETAko presoa berriz bigarren graduan kartzelatzea erabaki du espetxe-zaintzako epaileak.
AGENTZIAK | EITB Media
Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi du Jon Crespo ETAko presoaren hirugarren gradua, eta bigarrenera itzultzea agindu du, biktimei barkamena ez eskatzeagatik.
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, epaileak onartu egin du Fiskaltzaren helegitea, eta presoa Basauriko espetxean sartu beharko da berriro.
Crespo 2002tik dago preso. Besteak beste, Valdemoro, Topas, Murtzia, El Dueso eta Basauriko espetxeetan izan dira, azken horrek 2021ean, Espetxe eskuduntza Eusko Jaurlaritzaren esku geratu baino lehen, hirugarren gradua proposatu zuen arte.
EFE agentziak azaldu duenez, Auzitegi Nazionalaren espetxe-zaintzako epaileak aurrekoetan ere argudiatu du biktimei barkamena eskatu ez izana ETAko zenbait presori ere hirugarren gradua ukatzeko.